Quantcast
peoplepill id: inigo-ormazabal
IO
1 views today
3 views this week
Iñigo Ormazabal

Iñigo Ormazabal

Spanish painter
Iñigo Ormazabal
The basics

Quick Facts

Intro Spanish painter
Is Painter
From Spain
Type Arts
Gender male
Birth 1951, Añorga, Spain
Age 69 years
The details

Biography

Iñigo Ormazabal (Añorga, Donostia, Gipuzkoa, 1951) margolaria da.

Bizitza

Valladoliden Arkitektura ikasten ari zela hasi zen margotzen, eta hantxe egin zuen 1976an lehenengo erakusketa, Tres Dibujantes taldearen barruan. 1978an Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketaren inguruan eratu ohi zen erakusketa ibiltarirako aukeratua izan zen, eta orduz geroztik sarritan erakutsi ditu bere lanak, gehienetan Hondarribia, Donostia eta Zarauzko galerietan.

1980an Zarautza joan zen bizitzera eta lan egitera. Han duen estudioan irakasle-lanetan ere aritzen da, baita, 1982az geroztik, Donostiako Catalina de Erauso Arte Klubean ere. Azken urteotako bakarkako erakusketei dagokienez, aipatzekoak dira 1995an Kutxa Fundazioak Donostiako Garibai kaleko erakustaretoan eskaini ziona, eta 1999an Zarautzen antolatu zutena. 1999ko erakusketan azken bizpahiru urteetan egindako obra berria aurkeztu zuen, 65 koadro guztira. Iñigo Ormazabalek abstrakzioa landu du gehienbat, eta hori da gustukoen duen alorra, baina 1989tik aurrera paisaia figuratiboei ere egin zien tarte bat bere lanean. 2011n ere jarraitzen du bere lanen erakusketak egiten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/deed.eu
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lur-entziklopedia-tematikoa/
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=111747
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon pandora tunein gplay iheart itunes