peoplepill id: iker-irribarria
II
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

From
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Arama, Goierri, Southern Basque Country, Basque Country
Age
28 years
Iker Irribarria
The details (from wikipedia)

Biography

Iker Irribarria Olazabal, pilota arloan Irribarria deituraz ezaguna (Arama, Gipuzkoa, 1996ko uztailaren 4a) esku huskako pilotari profesionala da, buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena (19 eta 20 urterekin irabazi baititu, hurrenez hurren). Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Profesionaletan 2015eko martxoaren 22an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Ezkerra izanagatik, kolpe bortitz eta ikusgarria du ezker-eskuin. Lehengusua du Aritz Elustondo, Realeko atzelaria.

2015ean, Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalera iritsi zen debutatu eta bi hilabetera; txapeldunorde geratu zen, Víctor Estebanen aurka 22-17 galduta.

2016ko maiatzaren 29an, debutatu eta urtebete pasatxora, esku huska jokatzen den partidarik garrantzitsuena irabaztea lortu zuen: buruz buruko finala. Partida horretaraino iristeko, aurrez txapeldun izandako Aimar Olaizola (22-14) eta Oinatz Bengoetxea (22-10) kanporatu zituen, eta finalean 22-13 mendean hartu zuen ordu arte txapelduna zen Mikel Urrutikoetxea. Final horretara inoiz sailkatu den pilotari gazteena da Irribarria, eta inoiz izan den buruz buruko txapeldunik gazteena, 19 urte eta 326 egunekin (aurretik marka zuenak, Ruben Belokik, 20 urterekin irabazi zuen). Buruz burukoa jokatu duen estreinako aldian izan da txapeldun, bere garaian Ogetak, Garcia Ariño I.ak eta Irujok egin bezala.

2017ko apirilaren 9an, Beñat Rezusta atzelaria lagun, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe 22-14 mendean hartuta. 20 urterekin, binakako txapelketa nagusian ere Irribarria da inoiz izan den txapeldunik gazteena.

Kirol lorpenak

Rezusta eta Irribarria, binakako txapelarekin, Bergaran (2017-04-10).
  • 2017: Binakako txapelduna, Beñat Rezusta atzelaria lagun.
  • 2016: buruz buruko txapelduna
  • 2015: bigarren mailako buruz buruko txapeldunordea

Binakako txapelketa nagusia

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2017Irribarria-RezustaBengoetxea VI.a-Larunbe22-14Bizkaia

Buruz buruko txapelketa nagusia

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2016IrribarriaUrrutikoetxea22-13Bizkaia

Bigarren mailako buruz buruko txapelketa

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2015VíctorIrribarria22-17Beotibar

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Iker Irribarria is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Iker Irribarria
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes