Quick Facts
Intro | Komunikazio arduraduna eta umorista | ||||||
Is | Journalist Comedian Humorist | ||||||
From | Spain | ||||||
Field | Entertainment Humor Journalism | ||||||
Gender | female | ||||||
Birth | 1974, Usurbil, Spain | ||||||
Age | 49 years | ||||||
Education |
|
Biography
Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974), kazetaria, UEUko komunikazio-arduraduna eta umorista da. 1997an Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza-ikasketak bukatuta, komunikazio-zuzendaritza ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate autonomoan eta gidoigintza Kataluniako unibertsitate Irekian.
Komunikazio arduraduna
1996an hasi zen Udako Euskal Unibertsitateko Iruñeko udako ikastaroetako prentsa-bulegoan lan egiten. 1998an Kontseiluaren komunikazio-sailean aritu zen bi urtez. 1999an UEUren udako ikastaroen komunikazio-ardura hartu zuen eta hurrengo urteaz gero UEU osoko komunikazio-arduraduna da. Komunikabideetan eta sare sozialetan UEUk duen presentzia kudeatzen du eta gainera zenbait baliabide berriren sorkuntzan parte aktiboa hartu du, esate baterako, Unibertsitatea.net ataria edo artizarra.eus sare-soziala.
Gainera, Berria Taldeko administrazio kontseiluko kidea da 2018tik, eta Usurbilgo Noaua! kultur elkarteko sustatzaile eta lehendakaria.
Umorista
Torregaraik Barretartia blog pertsonalean, eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan eman zituen bere lehenengo urratsak umorearen munduan. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Mirari Martiarena-rekin batera. Antzezlanean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik. Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.
2018an Barretartia umore-zerbitzuak proiektua martxan jarri zuen. Umoreari buruzko formatzailea ere bada, umorea hainbat testu-ingurutan baliabide gisa nola erabili irakatsi izan du (familian, eskolan, lanean, genero ikuspegian eta barreterapia).
Familiatik datorkio umore zaletasuna. Adibidez, aita Euskal Telebistako Txiskola programan Usurbilgo taldearekin txisteak kontatzen parte hartua zen.
Erreferentziak
- ↑ Idoia Torregarai Martija | Artizarra. . .
- ↑ UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. . .
- ↑ «UEUren URTEURRENA. 25. ekitaldia da Nafarroan.Satrustegiren hitzaldi batekin hasiko dira bihar UEUren Iruneko ikastaroak. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkaria) . .
- ↑ «BERRIA Taldea» www.berria.eus . .
- ↑ «Gaur hasiko da Noaua! Kultur Elkartearen 20. urtemugako Kulturaldia ekimena» Usurbildarrak aurrera 2016-11-04 . .
- ↑ (Gaztelaniaz) BARRETARTIA – umore zerbitzuak. . .
- ↑ Berria. «Omenaldi hunkigarri eta umoretsua egin diote Zakilixuti, 40. urteurrenean» Berria . .
- ↑ Torregarai, Idoia. (2018). BARRETARTIA. . .
- ↑ Hamaika Telebista. (2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista . .
- ↑ Mujika, Amagoia. (2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) . .
- ↑ Irureta, Maialen Unanue. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria . .
- ↑ «Umorea hezkuntzan estrategia gisa :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus . .
- ↑ Idoia Torregarai “Umorea estrategia didaktiko bezala erabiltzeko, lehen baldintza erabili NAHI izatea da” – UEU365. . .
Kanpo-loturak
- Pakian donai, pakian utzi Hamaika Telebista, (2018-03-16)
- @bootxo, Idoia Torregarairen kontua Twitterren.
- Idoia Torregarai Artizarra sare-sozialean
- Idoia Torregarai Linked-in sare-sozial profesionalean
- «Idoia Torregarai: 'Mendizale utopikoa naiz ni, gustatzen zait baina ez naiz joaten'» www.eitb.eus 2019/09/09
- Idoia Torregarai 45 emaitza Usurbilgo Noaua! aldizkarian 'Idoia Torregarai' bilatuta.
