Quantcast
peoplepill id: gladys-del-estal-ferreno
GDEF
1 views today
2 views this week
Gladys del Estal Ferreño

Gladys del Estal Ferreño Spanish ecologist born in Venezuela who was murdered in protest in Navarra

Spanish ecologist born in Venezuela who was murdered in protest in Navarra
Gladys del Estal Ferreño
The basics

Quick Facts

Intro Spanish ecologist born in Venezuela who was murdered in protest in Navarra
A.K.A. Gladys del Estal
Was Computer scientist Software engineer Programmer Activist
From Venezuela Spain
Type Activism Science Technology
Gender female
Birth 1 January 1956, Caracas, Libertador Municipality, Capital District, Venezuela
Death 3 June 1979, Tudela, Navarre, Spain (aged 23 years)
The details

Biography

Gladys del Estal Ferreño (Venezuela, 1956 - Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a) donostiar ekintzaile ekologista bat izan zen, Guardia Zibilaren kide batek tiroz erail zuena Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erriprimitzean. Mugimendu antinuklearraren sinboloa da Euskal Herrian.

Bizitza

2013an Gladysen hilketaren 34. urteurrena oroitarazteko ekitaldiaren afixa.
Gladysen oroimenezko Gladys del Estal pasabidea, Urumearen ertzeko pasealekutik Kristinaenea parkera iristeko oinezkoentzat jarritako sarbidea.

Gladys del Estalen gurasoak —Enrike del Estal Añorga eta Eugeni Ferreño— euskal herritarrak ziren. Enrique del Estal eusko gudaria izan zen Espainiako Gerra Zibilean; Errepublikaren aurka matxinatutako indar faxistei aurre egin zien, Meabe Batailoiko kidetzat. Gerraondoan, Venezuelako Caracas hirian errefuxiatu ziren. Gladys 1956. urtean jaio zen, eta artean lau urteko zelarik, Euskal Herrira itzuli zen familia osoa. Hasiera batean, Donostiako Egia auzoko Aldakonean bizi izan ziren, baina geroago Atotxako dorreko etxebizitza batera aldatu ziren. Gladysek Presentación de María ikastetxean egin zituen lehenengo ikasketak, eta administrazioa ikasi zuen Nazaret Zentroan. Donostiako Informatika Fakultatean 1973an hasi zen, eta 1978an bukatu zuen informatikako lizentziatura. Ondoren, Kimika ikasteari ekin zion, eta aldi berean programatzaile informatikoa zen enpresa txiki batean. Donostia hiriko Egiako Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen eta auzoko kultura bizitzan parte hartzen zuen, eskolak ematen eta haur-taldeak dinamizatzen.

Heriotza

1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Nafarroa Garaiko Tutera hirian. Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys. Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (euskaraz, neska katxarroa) esan zion Gladysi, Gladysek «hijo de puta» (euskaraz, putakume) ihardetsi eta orduan Martínez Salasek bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Ondorioak

Euskal Herriko gizarteak hainbat egunez herri mobilizazio handiak eginez erantzun zuen, horien artean Hego Euskal Herrian deitutako greba orokor bat, ezker abertzaleko alderdiek, Espainiako Alderdi Komunista eta PSOEk deituta. Donostian egindako manifestazioan, orduko Donostiako alkatea zen Jesus Maria Alkain egon zen manifestazioaren buruan.

Gladys erail zuen guardia zibila, José Martínez Salas, 1981eko abenduaren 14an epaitu zuten Iruñean; epaia izan zen Martínez Salasek «arduragabekeriaz» jokatu zuela, eta hemezortzi hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten. Espetxealdi hori ez zuen osorik bete, eta zigor arin horrek protesta mobilizazioak eragin zituen berriro. 1992 urtean Martínez Salas guardia zibilak Espainiako meritu militarraren domina jaso zuen.

Euskal herritarren alaba eta Euskal Herrian hezi eta hazia zen arren, Gladys «venezuelar» gisa agertu zuten Espainiako hedabideetan. Hedabide horiek «ezin zurituzkoa zuritzen» saiatu ziren, eta venezuelar jatorri hori baliatu nahi izan zuten atzerritik protesta horretan parte hartzera berariaz etorritako aktibista bat zela pentsarazteko. Pedro J. Ramírezek «ETA konglomeratua» delako bati leporatu zizkion Tuterako gertaerak.

Oroimena

Gaur egun, Gladys del Estal Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren sinbolo da.

Egiako hainbat herritar taldek Kristinaenea parkeari Gladysenea izena jartzeko eskakizuna egin zuten urtetan, baina Donostiako Udaletik beti ezezko erantzuna jaso zuten. Ezezko horren aurrean, sektore horien aldetik izena zabaldu zuten euren kabuz eta parkeko sarreran izena aldatu ere egin zen. Horren ondorioz, urtetan zehar herritar askoren artean Gladysenea deitu izan zaio parkeari. Azkenean, Donostiako Udalak Kristinaenean oinezkoentzat eraikitako sarbide garai bati Gladys del Estal pasabidea izena jarri zion 2009. urtean. Parkeko gainaldean, gainera, Gladysen omenezko hilarri bat dago. Urtero, Gladysen heriotzaren urteurrenean, oroitzapen ekitaldi bat burutzen da hilarriaren aurrean Eguzki elkartearen eskutik. 2009 urtean, ekitaldi horren baitan mugimendu antinuklearrari buruzko erakusketa fotografiko bat ere antolatu zen Egian eta Donostiako Alde Zaharrean Gladysen heriotzaren 30. urteurrenean. Tuteran ere, tiroz zauritu zuten lekuan, monolito bat dago haren omenez.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gladys del Estal Aldatu lotura Wikidatan


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes