Quantcast
peoplepill id: german-rodriguez-saiz
GRS
5 views today
5 views this week
German Rodriguez Saiz

German Rodriguez Saiz

Leftist activist dead by police in Pamplona in 1978
German Rodriguez Saiz
The basics

Quick Facts

Intro Leftist activist dead by police in Pamplona in 1978
Is Activist
From Spain
Type Activism
Gender male
Death 8 July 1978, Pamplona, Spain
The details (from wikipedia)

Biography

German Rodriguez Saiz (Iruñean hila, 1978ko uztailaren 8an, 23 urterekin) 1978ko Sanferminetan poliziak hil zuen ezkertiar ekintzaile gaztea izan zen. Gazte-gaztetik hasi zen militantzia politikoan; Hemen eta Han mendi taldetik ETA erakundera pasa zen oraindik ikasle zela. Seigarren asanblada gertatu zenean korronte honen alde egin zuen eta hainbat ardura izan zituen sextakoen artean, geroago Liga Komunista Iraultzailera batuko zen erakundean. Iruñerrian 1973an izan zen greba orokorrean buru belarri aritu zen eta urte horretako ekainaren 20an lehen aldiz atxilotu zuen poliziak. Hainbat hilabetez preso egon ondoren Bilbon ibili zen denbora batez propaganda klandestinoa egiten eta Franco hiltzean Iruñera bueltatu zen. Buruzagitza politikotik aldendu zen arren, ikasle eta auzo mugimenduetan lanean jarraitu zuen German Rodriguezek.

1978ko uztailaren 8an polizia Iruñeko zezen plazara sartu zen amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta. Eraso gogor horren ostean istilu larriak izan ziren hirian barrena. German Rodríguez istilu horietan hil zen poliziaren bala batek buruan jo zionean, Karlos III.a etorbidea eta Orreaga kalea gurutzatzen diren lekuan. Hilketa honek eragin nabarmena izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herri osoan.

Iruñeko peñek eta hainbat elkartek antolatuta, urtero uztailaren 8an German Rodriguezen oroitarrian omenaldia egiten zaio hil zuten lekuan. Bertan hilarri bat dago gertaera hura gogoratzeko eta duela gutxi Iruñeko Udalak kendu egin bazuen ere, udalbatzak eta herritarren oposizioak monumentua berriz jarrarazi zuten.

Ikus, gainera

  • German Rodriguezen oroitarria
  • Espainiako Trantsizio Demokratikoa

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
http://www.argia.com/argia-astekaria/2142/german-rodriguez/osoa
http://sanfermines78gogoan.org/
https://archive.org/stream/InformeSF78#page/n19/mode/2up/
https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Germ%C3%A1n_Rodr%C3%ADguez_S%C3%A1iz
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes