peoplepill id: gerardo-markuleta
GM
Spain
3 views today
27 views this week
Gerardo Markuleta
Basque writer

Gerardo Markuleta

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
From
Work field
Gender
Male
Star sign
Place of birth
Oñati, Spain
Age
60 years
The details (from wikipedia)

Biography

Gerardo Markuleta Gutierrez —ezizenez Jon Iriberri— (Oñati, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 17a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Oñatin jaioa, aspaldiko urteetan Gasteizen (Araba) du bizilekua. Unibertsitate ikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen egin zituen. Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziatua. Zinpeko euskara itzultzailearen agiria du. Zenbait urtez irakaskuntzan aritu ondoren, gaur egun itzulpengintzatik bizi da.

Bizitza

Literatur iruzkinak eta iritzi artikuluak argitaratu ditu aldizkari eta egunkari ugaritan. Bost poema liburu argitaratu ditu, aurreneko biak Jon Iriberri ezizenaz: Larrosak noizean behin (1990, Erein) eta Sagarraren hausterrea (1994, Erein). Gainerako hirurak bere izenaz: Hauta-lanerako poemategia (2000, Erein), Batak ez du bestea kentzen (2003, Alberdania) eta Ezjakintasunak (2006).

Haurrentzako kontakizun bat ere badu argitaratua: Asier eta egia gurutzatuen liburua (Erein, 1995, Lizardi saria). Eta narrazio bilduma bat Iban Zalduarekin elkarlanean: Ipuin euskaldunak (1999, Erein).

Literatur itzulpen ugari egin du frantses, katalan, galego eta gaztelaniatik euskarara: Julio Cortázarren Oktaedroa (Ibaizabal, 1992), Eduardo Galeanoren Hitz ibiltariak (Txalaparta, 2000), Zenbait poeta katalanen antologia (Ibaizabal, 1997) eta abar. Arkimederen hareneko te hura (Desclée de Brouwer, 1996) itzulpena IBBYko nazioarteko ohorezko zerrendarako hautatu zuten 1997an.

Euskal poesia gaztelaniaz eman izan du: Kartografia (Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Cartografía, Bassarai 2000), Bitartean heldu eskutik (Kirmen Uribe, Mientras tanto dame la mano, Visor 2004), eta beste hainbaten poemak zenbait antologiatan (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete, Iñigo Aranbarri, Juanjo Olasagarre...). Juan Luis Zabalaren Galdu arte eleberria ere gaztelaniara eraman zuen: Hasta la derrota, siempre (Hiru, 1998).

Lanak

Narrazioa

Poesia

  • Larrosak, noizean behin (1990, Erein)
  • Sagarraren hausterrea (1994, Erein)
  • Batak ez du bestea kentzen (2003, Alberdania)
  • Ezjakintasunak (2005, Arabako Foru Aldundia)

Haur eta gazte literatura

  • Asier eta egia gurutzatuen liburua (1995, Erein)

Itzulpena

  • 14; Jean Echenoz (2014, Meettok)
  • Tximistak; Jean Echenoz (2012, Meettok)
  • Lasterka; Jean Echenoz (2011, Meettok)
  • Ravel; Jean Echenoz (2007, Meettok)
  • Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu; Sergi Pamies (2011, Txalaparta)
  • Hitz ibiltariak; Eduardo Galeano (2000, Txalaparta)
  • Isiltasuna bihotzean; Jaume Cela (1999, Elkar)
  • Txoriburu; Asun Balzola (1999, Erein)
  • Istorio hiperlaburrak; Julio Cortazar (1995, Erein)
  • Oktaedroa; Julio Cortazar (1992, Ibaizabal)
  • Hegoaldeko autopista; Julio Cortazar (1994, Erein)
  • Hemen da berriz McBroom; Sid Fleischman (1993, Desclee de Brouwer)
  • Banpiro txikia arriskuan da; Angela Sommer-Bodenburg (1992, Desclee de Brouwer)
  • Poeta katalan garaikideak; askoren artean (Elkar, 2014)
  • Printzesek ere puzker egiten dute; (Elkar, 2017)
  • Tigre batekin bizi (2017, Elkar)

Poesia antologia

  • Hauta-lanerako poemategia (2000, Erein)

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 51 orr.

Ikus, gainera

  • Debagoiendar ospetsuen zerrenda

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Gerardo Markuleta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Gerardo Markuleta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes