peoplepill id: fernando-mendizabal
FM
Spain
1 views today
1 views this week
Fernando Mendizabal
Spanish translator

Fernando Mendizabal

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish translator
From
Gender
Male
Star sign
Place of birth
Zaldibia, Spain
Place of death
Donostia-San Sebastian, Spain
Age
76 years
The details (from wikipedia)

Biography

Fernando Mendizabal Mujika (Zaldibia, Gipuzkoa, 1934ko abenduaren 15a – Donostia, Gipuzkoa, 2011ko martxoaren 23a) itzultzailea eta euskaltzain urgazlea izan zen. Fraide frantziskotarra ere izana zen; 1980 inguruan utzi zion fraide izateari.

Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera Jakin aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria. Bere lanik aipagarrienak aipatutako Jakin aldizkarian nahiz Goiz-argi eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen. Bere itzulpen nagusiak hauek ditu: Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (Arantzazuko beste hainbat fraideekin batera, 1962) eta Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995), Hezkuntza eta Soziologia (Emile Durkheim, 1993).

Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean euskaltzain urgazle izendatu zuen. Erakundearen barnean, 1981ean Aditza batzordean lan egin zuen.

1974an Gramatika txikia euskeraz liburua argitaratu zuen.

Urte askotan UZEI elkartean lan egin du, eta elkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 28 lan azaltzen dira.

Hizkuntza juridikorik kasik ez zenean, lege-hizkera lantzeko eta garatzeko EHUko Zuzenbide Fakultatean Euskara Juridikoaren Ikastaroa (EJI deitua) eskaini zuen urte askotan; gero zuzenbide ikasketetan euskara juridikoa modu ofizialean ikasteko aukera ireki zuen ikastaro hark. Egungo euskal legelari askoren maixua izan zen eta, terminologia juridikoan, berak irekitako ildoak bide seguru bihurtu dira indarrean den euskal legedian.

Ikus gainera

  • Jakin
  • Euskaltzain urgazle

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Fernando Mendizabal is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Fernando Mendizabal
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes