Quantcast
peoplepill id: dora-salazar
DS
1 views today
1 views this week
Dora Salazar

Dora Salazar Spanish artist

Spanish artist
Dora Salazar
The basics

Quick Facts

Intro Spanish artist
Is Artist
From Spain
Type Arts
Gender female
Birth 1963, Alsasua – Altsasu, Spain
Age: 57 years
Education
University of the Basque Country
The details

Biography

Dora Salazar Romo (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1963) artista plastikoa da. Artegintzaren beste esparru batzuk ere (pintura, marrazkiak, liburuetako ilustrazioak…) jorratu arren, eskulturagintzan dihardu gehienbat.

Biografia

1981-1986 urteetan egin zituen ikasketak EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta 1986tik 1989ra Eskulturako doktoregoa egin zuen.

Bilbon bizi da eta bertan du estudioa. Lehen Altsasun zuen estudioa. Bere obran, beste gai askoren artean, pisu berezia dute emakumearen inguruko gaiek. Hala ageri da, esate baterako, 1995eko Corsés eskultura-sailean edota Caja de música erakusketan. 2000. urtean, Euskadiko Kutxaren eta Donostiako Artco galeriaren eskutik, Recorridos izeneko liburua eman zuen argitara. Lan horretan, Dora Salazarrek egindako 51 marrazkiren eta Bernardo Atxagaren testuen bidez, Donostiari buruzko hausnarketa egiten da.

Erakusketak

Erakusketak antolatu ditu munduko hainbat hiritan: Paris, Berlin, Ohio, Erroma, Madril, Bartzelona, Valentzia... Erakusketa anitzetan ez ezik, Dora Salazarren obra hainbat tokitan dago ikusgai: Nafarroako eta Arabako Artium Arte Ederretako Museoetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Zarauzko Itsas Pasealekuan Serie Estructura Forma lan saritua eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

  • 2019 Ozeana erakusketa Donostiako Itsas-museoan. Donostian bizi zela, 1998an sortu zuen “Acuática” serieko bi obra aurkeztu zituen: Mascarón de proa. Kobre, altzairu eta argiazkoa eta Cola de sirena, altzairu, burdina eta kobrezkoa.

Sariak

Sari ugari eskuratu ditu:

  • 1987. Bizkaiko artea. Eskulturako bigarren saria.
  • 1989. Bizkaiko artea. Eskulturako accesita.
  • 1990: "Gure Artea", eskulturari emandako lehen saria
  • 1990. Bizkaiko artea. Eskulturako accesita.
  • 1992: Europistas eskultura lehiaketako bigarren saria.
  • 1995: Luxenburgoko Gazteriaren Ministerioaren Saria. Prix du Ministére de la Jeuneusse,
  • 1997: Zarauzko Itsas Pasealekua eskulturaz hornitzeko deitu zen lehiaketako 1. saria.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dora Salazar
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/itsasoari-lotutako-eskulturen-talde-erakusketa-euskal-itsas-museoan
http://www.euskonews.eus/0032zbk/elkar3201es.html
http://www.europapress.es/euskadi/noticia-escultura-dora-salazar-homenajea-donostiarras-vivieron-quema-reconstruccion-ciudad-1813-20130313174625.html
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/deed.eu
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lur-entziklopedia-tematikoa/
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2248/dora-salazar
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1947/dora-salazar-neurri-batean-erlijioaren-ordezko-da-kultura
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1811/dora-salazar
https://commons.wikimedia.org/wiki/Azala?uselang=eu
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes