Quantcast
peoplepill id: diego-pascual-eraso
DPE
1 views today
1 views this week
Diego Pascual Eraso

Diego Pascual Eraso

Diego Pascual Eraso
The basics

Quick Facts

From Spain
Gender male
Birth 13 November 1891
Death 1974 (aged 82 years)
Star sign Scorpio
The details

Biography

Diego Pascual Eraso (Corella, 1891ko azaroaren 13a- Bilbo, 1974) kulturgile nafarra izan zen.

Gaztea zela, Bizkaia aldera joan zen bizitzera familiarekin, lehenik eta behin Zornotzara. Orduan hasi zen euskara ikasten, "haren arbasoen hizkuntza".

Geroago, Bilbora mugitu zen eta bertan sortu zuen "Nafarroako Ateneoa", Berroeta-Aldamar kalean lehenik eta ondoren Kale Barrian, 1931 arte martxan egon zena. "Euzkadi" eta "La Tarde" egunkarietan artikuluak idatzi zituen, Miguel de Ergabia, Lucio de Arakil eta Xabier de Urroz ezizenak erabiliz. Guztira, 200 artikulu baino gehiago argitaratu zituen, Nafarroako hegoaldearen nazionalismori buruzkoak gehienak. Bat egin zuen pentsamenduan Juan Jose Salamero Resa, Antonio Ibarbuen eta Daniel Peralta herrikideekin. Berak esana: "A los patriotas riberos nos llegaba torturante al alma la incomprensión de muchos de nuestros hermanos".

Beste alde batetik, nekazarien egoeraz ere kezkatu egin zen, ezkertiarra izan gabe ere.

1936an, gerra piztu eta gero, Eusko Jaurlaritzan sartu zen, Kultura Sailean beti ere. Azkenik, frankismoari ihes eginez Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen, Donibane Garazin irakasle ibiliz.

1941n itzuli zen Hegoaldera, senide batzuk aterpeturik. 1969an argitaratu zuen "Toponimia vasca en Corella" lana, beste egile batzuk ezbaian ipini zuena. Idatzi zuen azken artikuluak "Nosotros los riberos, vascos... pero a nuestra manera" izenburu esanguratsua zekarren.

2007an Jabier Sainz Pezonaga irakasle corellarrak "Los vascos de la Ribera de Navarra" (Pamiela) kaleratu zuen, Diego Pascualen artikuluak bilduz.

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.nabarralde.com/dok/gaiak/pertsonaiak/1-Diego%20Pascual%20Eraso.pdf
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/103510997
https://viaf.org/viaf/103510997
https://id.loc.gov/authorities/nb2009031170
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes