peoplepill id: batista-oliden-tolosa
BOT
Spain
1 views today
1 views this week
Batista Oliden Tolosa
Spanish rower

Batista Oliden Tolosa

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish rower
From
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Orio, Urola Costa (comarca), Gipuzkoa, Spain
Place of death
Orio, Urola Costa (comarca), Gipuzkoa, Spain
Age
73 years
The details (from wikipedia)

Biography

Batista Oliden Tolosa (Orio, 1925 - Orio, 1998ko abuztuaren 30a) euskal arraunlari handienetakoa izan zen Kontxako 13 Bandera irabazi baitzituen, guztiak arraunlari lanetan.

Kirol ibilbidea

Orioko Ortzaika auzoan jaio zen Batista Oliden. Bere kirol ibilbidea Orioko traineruari loturik egon zen hiru hamarkadatan eta berarekin lortu zituen Kontxako 9 Bandera eta hainbat Espainiako txapelketa, traineru, trainerilla zein bateletan.

Baditu ordea beste hiru bandera talde desberdinekin lortuak. 1950an Zierbena zen Bandera irabazteko faborito argia. Gipuzkoarrek orduan selekzio bat egin zuten eta Donostiako Esperanza taldearen izenean Bandera eskuratzea lortu zuten. Traineru hartan zazpi arraunlari baino ez ziren donostiarrak, eta gehitu zitzaizkien arraunlarien artean hainbat oriotar baziren, tartean Batista Oliden.

1957 eta 1960 urteetan Oriok trainerurik ez ateratzea erabaki zuen eta hainbat oriotar arraunlarik Aginagaren traineruan egin zuten arraun eta urte bietan Kontxako Bandera eskuratu zuten. Han zen Batista Oliden ere.

Palmaresa

  • Kontxako Banderak (13): 1939, 1940, 1942, 1944, 1950, 1951, 1952, 1953, 1955, 1957, 1958, 1960, 1964.
  • Espainiako Traineru Txapelketak (4): 1945, 1951, 1952, 1955.
  • Espainiako Trainerilla Txapelketak (3): 1952, 1953, 1954.
  • Espainiako Batel Txapelketak (2): 1951, 1952.

Ikus, gainera

  • Orio Arraunketa Elkartea
  • Kontxako Bandera

Bibliografia

  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 31 Jul 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Batista Oliden Tolosa is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Batista Oliden Tolosa
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes