Quantcast
peoplepill id: bartolome-madariaga
BM
1 views today
1 views this week
Bartolome Madariaga

Bartolome Madariaga

Basque writer
Bartolome Madariaga
The basics

Quick Facts

Intro Basque writer
Was Writer
From Spain
Type Literature
Gender male
Birth 21 December 1768, Etxebarria, Spain
Death 11 December 1835, Lazkao, Spain (aged 67 years)
Star sign Sagittarius
The details

Biography

Bartolome Madariaga Garate edo Frai Bartolome Santa Teresarena (Etxebarria, Bizkaia, 1768ko abenduaren 21a - Lazkao, Gipuzkoa, 1835eko abenduaren 11) euskal idazle eta karmeldarra izan zen.

Biografia

Corellako (Nafarroa Garaia) karmeldarretan sartu zen, Frai Bartolome Santa Teresarena izena hartuz. Lazkao, Iruñea eta Tuteran egin zituen eliz ikasketak 1808rako Markinako karmeldarren komentuan zegoen. Bertan sermolari eta predikari famatua izan zen eta Hegoaldeko Euskal Herri guztian barrena ibili zen lan horretan.

Espainiako Independentzia Gerran, Markinako fraideak kanporatuak izan ziren, eta Frai Bartolomeri bereziki esetsi zioten; preso hartua eta Bilbora eramana (1809) izan zen. Aurretik, ezkutatuta egon behar izan zen komentutik kanpo, frantsesen aurkakotzat baitzeukaten.

Ondoren, 1813an berak antolatu zuen, berriz, Markinako komentua, eta hasieran bera izan zen han bizi izan zen bakarra. 1817-1820 urte bitartean komentu hartako nagusi izan zen. Burgosen eta Santanderren ere egon zen. Azkenik, fraide gazteen heziketaren arduradun izan zen, Lazkaoko komentuan, hil zen arte.

Bi lan nagusi utzi zituen bizkaieraz idatzita: Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba (1816), dantzen lizuntasunari buruzko saio morala; Ikasikizunak (1816-1819, hiru liburuki), hamar aginduei eta zazpi sakramentuei buruzkoa. Gaztelaniaz ere bi liburuxka idatzi zituen: Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto en su comedia Poenulo (1828). Plautoren pasarte batzuen interpretazioa euskararen bidez eskaintzen du, lehenbizi, eta, ondoren, Lécluseren Manuel de la Langue Basque izeneko liburuaren kontrako iritzi batzuk ageri dira. Bien arteko eztabaidak aurrera segitu zuen, eta Léclusek Plauto Polígloto izeneko liburuxkaz erantzun baitzion, Fray Bartolomek bigarrena argitaratu zuen: Anti-Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado y de la impugnación del Manual de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829). Iztuetak ere eztabaidan parte hartu zuen Fray Bartolomeren kontra.

Lanak

Saiakera

  • Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba (1816). Bere lanik ezagunena da zalantzarik gabe. Bertan, euskal dantzen gaineko balorazioa egin zuen, sarritan bekaturako aukera bihurtzen direla aipatuz.
  • Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto en su comedia Poenulo (1828)
  • Anti-Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado y de la impugnación del Manual de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829)

Erlijioa

  • Jaungoikoaren amar Agindubeetako lehenengo bosteen Ikasikizunak (1816)
  • Jaungoikoaren amar Agindubeetako azkeneko bosteen Ikasikizunak (1819)
  • Eleizako zazpi Sakramentuben Ikasikizunak (1819)

Bilduma

  • Idazlan guztiak (I eta II) (2000, Karmel - Euskaltzaindia)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.karmelaldizkaria.eus/hemeroteka/pdf/1999/01/Karmel_3664.pdf
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=547
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/deed.eu
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lur-entziklopedia-tematikoa/
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00547.htm
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/47144643
https://viaf.org/viaf/47144643
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200001%200530%208002
http://datos.bne.es/resource/XX841167
https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb12272543c
http://data.bnf.fr/ark:/12148/cb12272543c
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon pandora tunein gplay iheart itunes