Quantcast
peoplepill id: baleren-bakaikoa
BBA
1 views today
1 views this week
Baleren Bakaikoa Azurmendi

Baleren Bakaikoa Azurmendi

Professor of Applied Economics at the University of the Basque Country
Baleren Bakaikoa Azurmendi
The basics

Quick Facts

Intro Professor of Applied Economics at the University of the Basque Country
Is Economist Professor
From Spain
Type Academia Finance
Gender male
Birth 1945, Berastegi, Spain
Age 76 years
Peoplepill ID baleren-bakaikoa
The details (from wikipedia)

Biography

Baleren Bakaikoa Azurmendi (Berastegi, Gipuzkoa, 1945) Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Aplikatuan katedraduna izan da, Donostiako Zuzenbide Fakultatean. 1983 eta 1987 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen.

Baleren Bakaikoak hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, horietatik gehienak euskaraz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 60 lan baino gehiago dira.

UEUko zuzendaria (1983-1987)

1980tik 1984ra bitarte ekonomiako sailburu izan ondoren Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1983 eta 1987 urteen artean. Garai haietan Iruñeko Larraona ikastetxean urtero 40-50 ikastaro eskaintzen zituen Bakaikoak zuzendutako UEUk. 1973an lehen udako ikastaroa antolatu zenetik, hamalau urte pasa ondoren, UEUk nolabaiteko estabilizazioa lortu zuen 1986rako. 2019an antolatu ziren Ekonomialari Euskaldunen I. Bilkurako antolatzaileetako bat izan zen.

GEZKI institutuaren zuzendaria (1989-2014)

GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren zuzendaria izan zen 25 urtez, 1989tik 2014raino. Institutu hori 1987an sortu zuen EHUk, ekonomia sozialaren inguruan ikertzeko eta batez ere kooperatibismoa lantzeko helburuz. Erretiroa hartu zuenean 2014an, Aitor Bengoetxea Alkortari pasa zion lekukoa, eta Oinez bidea eginez iritzi artikuluan bildu zituen institutuak ordura arte eman zituen urratsak.

ARGIAko kolaboratzailea

Gutxienez 1992tik izan da Argia aldizkariko kolaboratzailea, 2000z geroztik 57 artikulu idatzi ditu.

Lanak

Ekonomiako liburuak

  • Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik. Oskar Arantzabal Iraeta, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Joseba Barandiaran Andueza, Gorka Bueno Mendieta, Mikel De la Fuente Lavín (2017, UEU)
  • Defendiendo País. (2008, Erein)
  • Euskal ekonomia 50eko hamarkadan (2007, Jakin)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena (2007, UEU)
  • Ekonomia/1: unibertsitateko testuliburua (1986).  
  • Ekonomia/2: unibertsitateko testuliburua (1986).
  • Euskal Herriko ekonomi lanen bilduma (1983, UEU)
  • Euskadiko dependentzia ekonomikoa (1977, Erein)

Ekonomiako terminologia

Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Baleren Bakaikoa aitzindari bat izan zen ekonomia arloan. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Bakaikoak hauetan parte hartu zuen:

  • Ekonomia eta finantzak hiztegia (1998) Edurne Aldazabal Etxebarria, Alberto Ansuategi Cobo, Maria Jose Aranguren Kerejeta, Xabier Arin Agirre, Lore Azkarate Villar, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Ilaski Barañano Mentxaka, Alberto Bilbao Garzon, Iñaki Erauskin Iurrita, Enrike Galarza Prieto, Aitor Garmendia Lazkano, Idoia Idigoras Ganboa, Lorea Narbaiza Cantin, Mikel Navarro Arantzegi, Itziar Navarro Pikabea, Norma Olaizola Ortega, Arantzazu Olazabal, Elixabete Perez Gaztelu, Jesus Rubio Peña, Marta San Martin Lizarralde, Joseba Tutor, Kristina Zabala Berriozabal, Mikel Zurbano Irizar
  • Administrazioa eta zirkulazioa hiztegiak (1983). Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga, Lore Azkarate Villar, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Edorta Cobreros Mendazona, Antton Elosegi Aldasoro, Jose Juan Gonzalez de Txabarri Miranda, Koldo Gorostiaga Atxalandabaso, Antton Idiakez, Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Gotzon Nazabal Jaka, Andres Urrutia Badiola
  • Ekonomia hiztegia (1981). Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Dionisio Amundarain Sarasola, Nikolas Amundarain, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Xabier Elizondo, Jenaro Garate Goihartzun, Jose Karlos Garai, Ramon Gorostidi Zelaia, Xabier Irastortza, Josu Irigoien, Sabin Larrea, Jose Mari Lasa, Jose Antonio Mendikute Badiola

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • 1960ko ekaineko DRILen atentatuak. Zaurituetako bat izan Bakiakoa 15 urte zituela.

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
http://www.inguma.eus/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=1134
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1112/b-bakaikoa-unibertsitate-ofizialaren-desmadreak-jo-egin-gaitu
http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1404/Ekonomialari+Euskaldunen+I.+Biltzarra.+Historiatik+etorkizunera
https://www.argia.eus/blogak/urko-apaolaza/2014/12/10/baleren-bakaikoak-gezkiko-zuzendari-izateari-utzi-dio-25-urteren-ondoren/
https://www.argia.eus/argia-astekaria/egileak/baleren-bakaikoa-azurmendi
https://www.worldcat.org/oclc/230234547
http://www.pubmedcentral.nih.gov/articlerender.fcgi?tool=pmcentrez&artid=230234547
https://www.argia.eus/astekaria/docs/2120/pdf/p49-51.pdf
https://www.worldcat.org/oclc/5028539
http://www.pubmedcentral.nih.gov/articlerender.fcgi?tool=pmcentrez&artid=5028539
https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/baleren-bakaikoa-azurmendi
http://www.euskonews.com/0537zbk/elkar_es.html
http://www.youtube.com/watch?v=Gy23P7uTLww
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/3740597
https://viaf.org/viaf/3740597
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200000%205946%206260
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes