Quick Facts
Intro | Basque writer |
Was | Writer |
From | Spain |
Type | Literature |
Gender | male |
Birth | 3 July 1930, Luzaide/Valcarlos, Spain |
Death | 5 March 2019 (aged 88 years) |
Star sign | Cancer |
Peoplepill ID | angel-aintziburu |
Biography
Angel Aintziburu Kamino (Luzaide, 1930eko uztailaren 3a - 2019ko martxoaren 5a) euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina zen.
Biografia
Luzaideko Buruxuri etxean jaio zen 1930ean; zortzi neba-arrebaren artean hirugarrena zen. Beti herri horretan bizi izan zen. Hainbat lanetan aritu zen: artzain, unai eta zurgile, besteak beste.
Herriari buruz idazteaz gain, kazetari lanak egin zituen Irulegiko irratian (Nafarroa Beherea; urte luzez Luzaideko berriemailea zen), Irati irratian (Aezkoa) eta Euskalerria irratian (Iruñerria).
Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2014an, hizkuntzaren alde egindako lana zela-eta.
Lanak
Jean Baptiste Etxarrenekin batera bere herriari buruzko lan bat argitaratu zuen:
- Luzaiden gaindi (Elkar, 2002).
Geroago, bakarrik argitaratu zuen gai berari buruzko bigarren lan bat:
- Luzaiden gaindi II (Elkar, 2009).
Erretiroa hartu zuenetik, bere herriko etxeen historia biltzen aritu zen.
Erreferentziak
- ↑ Aintziburu Ahotsak.comen.
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. «Aintziburu Kamino, Angel» www.euskaltzaindia.eus . .
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. «Angel Aintziburu idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da» www.euskaltzaindia.eus . .
- ↑ «Angel Aintziburu idazle eta ohorezko euskaltzaina zendu da» Argia . .
- ↑ Reyes Ilintxetak Angel Aintzibururi eginiko elkarrizketa ARGIA astekarian, 2011ko azroaren 27an [1], kontsulta data 2019ko martxoaren 7an
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Angel Aintziburu idazle eta ohorezko euskaltzaina zendu da» Berria . .
Ikus, gainera
- Luzaide
- Manezaundi
Kanpo loturak
- Aintziburu Literaturaren zubitegian.
- Nik afizio mota guztiak izan ditut beti, elkarrizketa, Argia, 2.330. zkia., 2011ko azaroaren 27a.
- Luzaidarra Nafarroako euskararen Mediatekan.