Quick Facts
Intro | Basque writer |
Is | Writer Poet |
From | Spain |
Type | Literature |
Gender | male |
Birth | 9 December 1966, Zumarraga, Spain |
Age | 54 years |
Star sign | Sagittarius |
Peoplepill ID | andoni-salamero |
Biography
Andoni Salamero Alberdi (Zumarraga, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 9a) euskal idazlea da, olerkaria. Euskal Filologian lizentziaduna, lanbidez euskarako irakasle aritu izan da, Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean. Hits&Fits talde literarioaren partaidea izan zen. Orain bioberatasun-tailerrak ematen dihardu herriz herri eta baita agur-omenaldiak prestatzen ditu inor hil denean.
Lanak
Poesia
- Zu. Ni. Bi. Bidean... (2004, Apatx)
- " Bide ertzeko printzak " (2006, Apatx)
- Japonia: poesiaren sumendi ezkutua (2012, Apatx). Martin Jauregialzo Arregirekin batera egina.
Beste lanak
∗Beste hainbat poetarekin batera, " Euskalduna eta gaztea" Poesia eta etorkizuna. Beste sentimentalitatea", Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako argitaralpenean esku hartua.
∗Beste hainbat olerkarirekin, 1999.urtetik," Hatsa Poesia Elkartea"-k Senperen argitaratzen duen olerki-bildumetan parte hartu du.
∗ Oskorriren Iparragirre bueltan etxera diskoan parte hartu zuen, esatari gisa.
* "Mikel eta Laja" trikitilariekin " Non zuztarra, han adarra" diskan jardundakoa-abestien hitzak zein doinuen sormenean-
∗ JosAnton Artzeren Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat ikuskizunean lagundu zuen.
∗Pantxoa eta Peio kantarien " Lurra eta Maitasuna" diskan " Bake bidean" kantaren egilea
*Juan Mari Beltranekin, Kukai Dantza taldearekin, Pello Ramirez eta bestelako musikariekin batera " Hots larretan" diska argitaratu.
- Aitor Biainekin eta Oñatiko Ganbara abesbatzako kideekin, bi emanaldien gidoi-lanetan aritu izan da, eta errezitatzaile gisa esku hartu du: " Bizitzaren maitasun harian"-en eta " Argiaren hotsa"-n, hala nola Ganbara Faktoriaren " Euskal Mitologia" lan berriaren kantuen sormenean. Berriki eskaintzen ari diren " Oroimenean" emanaldian dihardu narratzaile gisa.
- Peio Ospitalekin, bere " Arnasa...hatsa...bizia..." diskan esku hartu izan du kantuen hitzak idazten eta zenbait abestiren doinua konposatzen.Mixel Ducau, Peio Ospital, Paul Smet-ekin dihardu " Arnasa...hatsa...bizia " ikuskizuna herriz herri zabaltzen
- Mixel Ducau, Ekaitz Goikoetxea hala nola Eneko Galdos-ekin " Adi-adi izan hadi" emanaldia aurkeztu eta zuzentzen du herriz herri ikuskizun hau zabalduz.
- Mixel Ducau, Caroline Phillips-ekin batera, " Artze, Joxan, oroituz!" ikuskizunean esku hartzen du, Joxan Artzeren obraren zabalkundea eginez.
- Mixel Ducau, Caroline Phillips eta Andoni Egañarekin " Amerri" ikuskizuna eskaintzen ari da.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Felix IBARGUTXI OTERMIN: «Andoni Salamero Alberdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo loturak
- «Andoni Salamero», Literaturaren Zubitegia.
- Andoni Salameroren poesia emanaldi bati buruzko erreportajea, bideoa. Iraupena: 5' 55''.
- Auñamendi Entziklopedian
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |