Quantcast
peoplepill id: alfonso-maria-zabala
AMZ
1 views today
1 views this week
Alfonso Maria Zabala

Alfonso Maria ZabalaBiography, Basque writer

Basque writer
Alfonso Maria Zabala
The basics

Quick Facts

Intro Basque writer
Was Writer Priest
From Spain
Type Literature Religion
Gender male
Birth 24 January 1847, Ezkio, Spain
Death 11 August 1919, Hernani, Spain (aged 72 years)
Star sign AquariusAquarius
Politics Integrist Party
The details

Biography

Alfonso Maria Zabala Etxeberria (Ezkio, Gipuzkoa, 1847ko urtarrilaren 24a - Hernani, Gipuzkoa, 1919ko abuztuaren 11) gipuzkoar apaiza eta idazlea izan zen. Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren Hondarribian, Zegaman, Donostian eta Hernanin izan zen apaiz. Alderdi Integristako kide baitzen, gazteria integristak eskatuta zenbait komedia idatzi zuen.

Biografia

Ama zegamarra zuen, eta haren herria ohiko bisitaleku zuen txikitatik; urte gutxiren buruan, apaiz izan nahi zuela erabaki, eta zabaldu egin zitzaion Ezkio-Itsaso eta Zegama baino biltzen ez zituen mundua, Gasteizen egin baitzituen apaiz izateko ikasketak. Jatorriak tira egiten zion, halere. Urtero itzultzen zen Zegamako jaietara, zailtasunak zailtasun. Behin, Gasteiztik bueltatzeko diru faltan zebilela, kalean topatu zuen txakur txiki bat besapean hartu eta saldu egin zuen, amaren herriko jaietan egon ahal izateko. Ez zen ongi etorria izan, dirudienez, amak ikasketak egiten ari zen hirira itzularazi baitzuen bizkor.

Karlistek, aldiz, erraz onartu zuten Zabala. Kapilau aritu zen Bigarren Karlistaldian, artean apaiz izateko ikasketak bukatzeko zituela. Gatazka amaitu zenean, 1876an, apaiztu eta Hondarribira bidali zuten. Ostean, Zegamara egin zuen hamaikagarren itzulaldia, orduko hartan udalerrian erretore lanetan aritzeko. Baina haren patua ez ei zen amaren jaioterrian leku hartzea, handik alde egin baitzuen, beste behin, Donostiako Artzain Onaren katedralean laguntzaile izateko. Leku batetik bestera ibili zen Zabala, lurreratzeko tokirik gabe, XX. mendea heldu arte. 1901ean, Hernaniko erretore bihurtu zen, eta herrian bizi izan zen hil zen arte, hara heldu eta hemezortzi urtera.

Lanak

« Legazpiarrak, azkarrak eta erneak diralako sona dute, bañan azkarren artean ere kirten antzeko batzuk sortzen dira, pasadizo onek aditzera emango duan bezela.
Aiztorrondon jaio, azi ta bizi izan zan artzai gazte bat joan zan bein batean konpesatzera Legazpiko abada batengana, asi zuten konpesioa, eta ez dakit orain zeren gañean, esan omen zion abadeak, ia zerbait zeukan.
—Bai, jauna, badaukat —esan zuan artaiak.
—Zer daukazu ba?
Bañan artzaia omen zegon ixilik, eta noizik bein burua jiratuta, kanpora begiratzen zuala.
»
Gabon zar bat eta beste ipui asko.

Antzerkia

  • Apari merke (1911)
  • Periyaren zalapartak (1911)
  • Jauregierrotako astoa (1912, Euskal Esnalea)
  • Urruti-izketa (1918, Euskal Esnalea)
  • Melitona'ren bi senarrak (1918, Euskal Esnalea)

Erlijioa

  • Ondarrabi-ko Ama Guadalupekoaren kondaira (1884, Euskal-Erria)

1962an, Antonio Zavalak haren komedia eta ipuin batzuk bildu eta Gabon gau bat eta beste ipui asko izenburupean argitaratu zituen.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Igartua Aristondo, Amaia. (2019-08-10). «Apaiz baten komeriak» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
https://www.berria.eus/paperekoa/1898/022/001/2019-08-10/apaiz-baten-komeriak.htm
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=570
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00570.htm
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/6207785
https://viaf.org/viaf/6207785
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200001%202020%202812
http://datos.bne.es/resource/XX1483635
https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb106486598
http://data.bnf.fr/ark:/12148/cb106486598
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes