peoplepill id: xabier-amuriza
XA
Spain
1 views today
1 views this week
Xabier Amuriza
Spanish writer

Xabier Amuriza

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish writer
Places
Work field
Gender
Male
Age
83 years
Family
Children:
Miren Amuriza
The details (from wikipedia)

Biography

Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia, Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna (Etxano, Zornotza, 1941eko maiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.

Bizitza

Torreburu baserrian jaioa, 1965ean abade egin zen, eta 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso, hiru espetxealditan. 1976an utzi zuen apaizgoa. Politika arloan urte luzez militantzian aritu da eta horrez gain, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu da eta aritzen da.

1980ko hamarkadan berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera (euskara batua bertsolaritzan aplikatuta), bere irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: neurri eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik oso bestelakoak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere. Bi aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, 1980 eta 1982an.

1990eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen). Gaur egun, formatu horietan ibiltzen da gehien.

Txapelketak

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia:
    • Txapelduna (2): 1980, 1982.
    • Hirugarrena (1): 1986.
    • Finalista (3): 1980, 1982, 1986.

Idazlanak

Bertsolaritza

  • Laurehun herri, mila bertso berri (1982, AEK-Elkar).
  • Harri eta irri (1985, Elkar).

Biografia

  • Enaz banaz, autobiografia (1999, AEK - Bertsozale Elkartea).
  • Vulkanoren atzamarrak: Rufino Arrola (2002, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea).

Itzulpena

  • Bai mundu berria (1971, Kriselu-Lur). Jatorrizko testuaren egilea: Aldous Huxley.

Narrazioa

  • Agur sagar beltzaran (2001, Bertsolari).

Eleberria

  • Hil ala bizi (1983, Elkar).
  • Oromenderrieta (1984, Elkar).
  • Emea (1985, Elkar).
  • Joan ziren zikloa:

Poesia

  • Menditik mundura (1977, Egilea editore).

Saiakera

  • Zu ere bertsolari (1982, Elkar).
  • Bertsolaritzaren historia (1996, Orain).
  • Euskara Batuaren bigarren jaiotza. Osoa, leihakorra, nazionala (2010, Lanku)
  • Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (2012, Lanku)

Diskografia

Xabier Amurizaren olerkiak hainbat abestiren letra izan dira:

  • Mendian gora haritza. Imanol Larzabal, 1982
  • Euskal Herrian Euskaraz. Oskorri, 1984
  • Furra furra. Oskorri, 1984
  • Mende lauren bat. Mikel Urdangarin, 2007

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Bizkaiko idazleen zerrenda

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Amuriza Aldatu lotura Wikidatan
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Xabier Amuriza


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Xabier Amuriza is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Xabier Amuriza
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes