peoplepill id: uxoa-inurrieta
UI
Spain
1 views today
1 views this week
Uxoa Inurrieta
Basque translator and computational linguist

Uxoa Inurrieta

The basics

Quick Facts

Intro
Basque translator and computational linguist
Places
Gender
Female
Place of birth
San Sebastián, Donostialdea, Gipuzkoa, Spain
Age
34 years
Education
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
Employers
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
Udako Euskal Unibertsitatea
Spain
GOI Centre
Eibar, Debabarrena
HiTZ zentroa
San Sebastián, Donostialdea
Awards
Abadia award
(2013)
Txiotesia award
(2016)
лекция для выпускников Баскского летнего университета
(2021)
The details (from wikipedia)

Biography

Uxoa Iñurrieta Urmeneta (Donostia, Gipuzkoa, 1990ko otsailaren 8a) gipuzkoar itzultzailea, hizkuntzalari konputazionala eta irakaslea da. Ikertzaile dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ zentroan (Ixa taldean zehazki), eta irakasle GOI Ikastegian. EIZIEko zuzendaritza-taldeko kide izan zen 2017tik 2021era, eta UEUko Hizkuntzalaritza sailburua da 2021etik, Ainara Estarronarekin batera.

Irakaslea

Euskara teknikoko irakaslea izan da EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. 2020tik UEUn dihardu lanean, EHUrekin batera antolaturiko online Irakaskuntza Masterrean irakaslea da Hizkuntza eta Literatura espezialitatean. GOI ikastegiaren Humanitate Digitalak aditu tituluaren zuzendaria da.

Ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatu ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean. Gai horretan sartuta 2019an Hizkuntzalaritza konputazionalean aurkeztu zuen tesia izenburu honekin: "Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara:azterketa eta tratamendu konputazionala". Tesian gaztelaniazko esapideak automatikoki itzultzeko laguntzak sortu zituen. Garai hartan Iñurrietak erabiltzen zuen Matxin 2.0 itzultzaileak esapide horietako zenbait jasota zituen ("Tomar el pelo" esaterako, "Adarra jo" gisa ondo itzultzen zuen), baina beste esapide ugari ez zituen ondo itzultzen ("No me rayes" idatzita, "Ez nazazu marra" itzultzen zuen, esaterako). Horrelakoak hobeto itzultzeko lan egin zuen Iñurrietak. Horrela, Izen+aditz motako ehunka konbinazio jasotzen dituen Konbitzul datu-basea sortu zuen. Eta konbinazio berezi horiek masiboki eta automatikoki jasotzeko metodo bat sortu zuen, corpus elebakar eta elebidun bat erabiliz.

Konbitzul datu-basea. Nola detektatu eta itzuli "Fijar la atención"?

2016an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako Txiolari Ulergarrienaren saria irabazi zuen. Bere tesian egiten zuen azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen sei txio haietan.

Tesia bukatutakoan, tesigilearen aldartearen gorabeherei buruzko ez-ohiko artikulu bat idatzi zuen Senez aldizkarian, ikertzeko metodologiaz eta tesigilearen psikologiaz.

Itzultzailea

20 baino gehiago dira euskarara itzuli dituen liburuak, gehienak haur eta gazte literaturakoak eta Ibaizabal argitaletxearekin, besteak beste hauek:

  • Hiru katu kontu. Gómez, Ricardo (2017). Gaztelaniatik. Jatorrizkoaren titulua: Tres historias con gato.
  • Ozeko aztia. s.n. (2017). Frantsesetik. jatorrizkoaren titulua: Le magicien d'Oz.
  • Nils Holgerssonen bidaia miresgarria, Lagerlöf, Selma (2016). Frantsesetik. Jatorrizkoaren titulua: Le merveilleux voyage de Nils Holgersson.
  • Madama Butterfly. Lacombe, Benjamin (2014). Frantsesetik. Jatorrizkoaren titulua: Madame Butterfly.

Sariak eta errekonozimenduak

Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an
  • 2021: Udako Euskal Unibertsitatearen ikasturte hasierako hitzaldia Xabier Landabidearekin batera: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan".
  • 2016: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari ulergarrienaren sarian. 52 parte hartzaileen artean nagusitu zen Iñurrieta Txiotesian.
«1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3

2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko

3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen

4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio

5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan

6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak

»

Uxoa Iñurrieta. (#txiotesia3, 2016-11-25)


Erreferentziak

  1. «Uxoa Iñurrieta | HiTZ Zentroa» hitz.ehu.eus .
  2. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. .
  3. «Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.goi-institutua.eus .
  4. «Humanitate Digitalak: Aukera berriak ikertzen :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.goi-institutua.eus (GOI - UEU -EHU) .
  5. «Uxoa Iñurrieta: “Diziplina arteko nahasketa hori oso gustukoa dut”» Zientzia Kaiera 2015-07-03 .
  6. Iñurrieta Urmeneta, Uxoa. (2019). Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara:azterketa eta tratamendu konputazionala. Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren Aterketa eta Prozesamedua doktoretza-programa.
  7. EITB (Faktoria). (2016-12-02). «Uxoa Iñurrieta, euskarazko itzulpen automatikoak hobetzeko lanean» www.eitb.eus (EITB) .
  8. Iñurrieta Urmeneta, Uxoa. (). Aditza+izena unitate fraseologikoak gaztelaniatik euskarara: azterketa eta tratamendu konputazionala. .
  9. «Konbitzul» ixa2.si.ehu.eus .
  10. «Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net .
  11. (Ingelesez) Inurrieta, Uxoa; Aduriz, Itziar; Ilarraza, Arantza Díaz de; Labaka, Gorka; Sarasola, Kepa. (2020-08-27). «Learning about phraseology from corpora: A linguistically motivated approach for Multiword Expression identification» PLOS ONE 15 (8): e0237767.  doi:10.1371/journal.pone.0237767. ISSN 1932-6203. PMID 32853283. PMC PMC7451662. .
  12. «Uxoa Iñurrieta itzultzaileak tesia aurkeztu du» EIZIE .
  13. Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria .
  14. Aldalur, Malen. (2016-12-09). «Beste hizkuntzek dituzten erraztasunak behar ditu euskarak. Uxoa Iñurrieta, Ixa Taldeko ikertzailea.» Irutxuloko hitza: 6-7..
  15. Iñurrieta, Uxoa. (2020). «Fraseologia konputazionalaren inguruan bueltaka: tesigile baten atzera-begirakoa» SENEZ- EIZIE .
  16. «Atariko proba: Uxoa Iñurrieta, hizkuntzalari konputazionala» EITB Euskal Irrati Telebista .
  17. Mercero, Imanol. «As-katu-tasuna» Berria .
  18. Mercero, Imanol. «Belarrien gozamenerako» Berria .
  19. Mercero, Imanol. «Suediako irakaspena» Berria .
  20. Mercero, Imanol. «Opera» Berria .
  21. Iñurrieta, Uxoa; Landabidea, Xabier. (2021). Udako Euskal Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldia (2021-2022). Uxoa Iñurrietak eta Xabier Landabideak emango dute hitzaldi nagusia: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan". Udako Euskal Unibertsitatea, 2008 segundotik aurrera or. .
  22. Iñurrieta, Uxoa. (2016). «Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU Unibertsitatea.net) .
  23. «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) .
  24. Uxoa-rentzat #txiotesia3 sari bat – Hizkuntza-teknologiak. .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Uxoa Inurrieta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Uxoa Inurrieta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes