peoplepill id: urbano-mantxobas
UM
Spain Venezuela
2 views today
6 views this week
Urbano Mantxobas
Arkitektoa eta marrazkilaria

Urbano Mantxobas

The basics

Quick Facts

Intro
Arkitektoa eta marrazkilaria
Work field
Gender
Male
Place of birth
Ermua, Durangaldea, Biscay, Spain
Place of death
Caracas, Municipio Libertador, Capital District, Venezuela
Age
81 years
Urbano Mantxobas
The details (from wikipedia)

Biography

Urbano Mantxobas Careaga (Ermua, Bizkaia 1886ko abenduaren 7a – Caracas, Venezuela, 1968ko apirilaren 26a) arkitekto eta marrazkilaria, bere lana espainiar Estatuan lehenengo eta Venezuelan burutu zuena gero, 1936ko Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratua izan ostean.

Bizitza

Ermuko Erdikokaleko Pedromarianeko etxean jaio zen. Lorenzo Manchobas Ormaetxea eta Salomé Careaga Ortuzar ermuar bikotearen seme hau, bigarrena izan zen 6 anai-arreben artean. Santoralaren agindu hutsez jarri zioten Urbano izena. Aitaren lana Madrilen egonik, familia joan eta etorri ibiltzen zen, eta hantxe jaioko da anaietako bat ere.

Urbanok 1903an, 16 urteko mutikoa zela, Arkitektura ikasteari ekingo zion Madrilgo Eskolan. Apurka-apurka egin zuen, urtero bizpahiru ikasgaitan matrikulatuta eta 1911an urtean amaituz. Bere arkitekto formazioaren lagungarri, Madrilgo udal suhiltzaileen taldean aritu zen boluntario gisa.

1913an hiriburuko España Plazan estudio tekniko bat partekatzen zuen Miguel García-Lomas Somoano ikaskidearekin. Honek lotura familiarrak zituen Asturiasekin eta bereziki Ribadesellarekin eta horrek hango ateak zabaldu zien bi gazteei: 1914 eta 1922 urteen artean hainbat indiano etxeren proiektatu eta eraiki zituzten bertan, hiri asturiarraren ikono bihurtu diren aberats-etxe bereziak.Gerora,1924an, Ribadesella bereko Santa Maria Magdalena parrokiaren hasierako proiektua sinatuko dute. Tarteka Madrilen lanean ziharduten arren, 1920an proiektu erraldoi bati oratuko zioten: Covadongako Favila Hostala, ostatu emateko baino seminario bezala erabiliko zena. Arkitekto bikoteak proiektatu eta diseinatu zuen arren, beraien konfiantzazko beste bik eraiki zuten.

Urbano Ermura itzuli zen eta jaioterrian ezagututako Manolita Egaña maistra donostiarrarekin Arantzazuko santutegian ezkondu zen, 1925eko ekainaren 13an. Andoni, Imanol eta Arantza izan ziren bikotearen seme-alabak, Billabonan, Manolitaren sendiaren arrimura jaiotakoak hirurak.

1927an Eibarko udaleko arkitekto plaza eskuratu zuen. Bertan lanean eman zituen 9 urteetan, Eibarko hirigintza eta industriagintzaren protagonistetako baten bihurtuko zen, bereak izanik eraikin eta tailer ugariren diseinua edota eraikuntza, euretako asko gerra eta herriaren hazkundearen gora-beheretan suntsituak.

Udal arkitekto bezala, 1936ko Espainiako Gerra Zibilean erantzukizun desberdinak zituen, tartean bonbardaketek eraikin publikoetan eragindako kalteak gainbegiratzea. Ormaiztegiko bidezubiaren dismuntaian hartu zuen parte, injenieru birekin batera eta nondik moztu behar zen aholkatu zuen: tropa frankistei pasoa moztea zen asmoa eta baita zubiaren suntsiketa saihestea ere.Akzio horrek heriotza-zigor hirukoitza ekarri zion, bera aurrean ez zela epaitu ostean. Kartzelaratze eta exekuzio ziur bati izkin egiteko asmoz, erbesterako bidea hartu behar izan zuen.

Erbestea

Santanderrera lehenengo eta handik Ziburura abiatu zen iheska; hantxe batu zitzaizkion Manolita eta hiru seme-alabak. Ezin zuenez arkitekto gisa jardun, hiriburu lapurtarrean gaztelaniazko klaseak emanez eta altzairu-denda baten marrazkilari gisa aritu zen.

1938an familia osoa Belgikara leku-aldatu zen eta han kokatuta zegoen Eusko Jaurlaritzarentzat funtzionario bezala egin zuen lan Anberesen. 1939an Bigarren Mundu Gerra hasi baino egun batzuk lehenago, Urbano itsasontziz alde zuen Venezuela aldera. Hamar urte beranduago, Euskal Herrirako itzulera gero eta urrunago zegoela ikusita, Caracasen batu ziren berarekin Manolita eta 3 seme-alabak.

Venezuelak, Eleazar López Contrerasen gobernupean, esku zabalik hartu zituen Espainiako gerraren atzaparretatik ihesiz zihoazenak; herrialdea hazkunde betean zegoen eta pertsona asko, tartean arkitektoak, Venezuelaren goraldiaren protagonista bihurtu ziren. Urbano Mantxobasek Caracaseko Construcciones Paúl enpresan egin zuen lan ia bizitza osoaneta 50eko hamarkada bere sasoirik oparoena izango zen, eraikin ugari proiektatuz bertan: etxebizitzak,ikastetxeak, elizak... tartean Coromotoko Andramariarena.

1942ko uztailaren 9ko agindu batek, Espainian Bigarren Errepublikaren idealekin konprometitutako arkitektoek zigortzen zituen eta Mantxobasi, beste profesio kide batzuei bezalaxe, "Estatuko lurralde osoan jarduera publikoa eta pribatua erabat eteteara" exigitu zion. 60ko hamarkadan Euskal Herrira itzultzeko ahalegina egin zuen, baina burutik kendu zioten, bere gaineko auzi judiziala oraindik indarrean zegoelako.

Venezuelan ideologia desberdinetako pertsonak ezagutu zituen eta hartu-eman sendoa izan zuen erbesteratu euskaldunekin. Pentsamoldez desberdinak izan arren ere, euskaltasunak batzen zituen. Nazionalista eta elizkoia zen Urbano eta, esaterako, estima handitan zuen Toribio Etxebarria idazle eibartarra, sozialista eta bera ez bezala ateoa.

1968ko apirilaren 26an zendu zen, erori eta haren osteko ebakuntzaren konplikazioen ondorioz. Caracaseko Hegoaldeko kanposantuan hilobiratu zuten, Panteón de los Vascos deituriko gunean.

Lanak

Arkitekturari lotuta eman zituen urteetan, eraikin ugariren proiektu edota eraikuntza sinatu zituen, gehiengoa Asturias, Euskal Herria eta Venezuelan kokatuak.

IZENAMOTAKOKAPENAHERRIAURTEA
Calleja doktoreatxaletaDionisio Ruisánchez, 44Ribadesella1914
La CasinatxaletaDionisio Ruisánchez, 18Ribadesella1915
Villa San PedrotxaletaDionisio Ruisánchez, 46Ribadesella1917
Aledoko markesatxaletaDionisio Ruisánchez, 48Ribadesella1919
RibamartxaletaDionisio Ruisánchez, 32Ribadesella1919
Antero PrietotxaletaDionisio Ruisánchez, 4Ribadesella1922
Miguel LLanotxaletaRicardo Cangas, 4Ribadesella1922
Sta. María MagdalenaelizaManuel Fernández Juncos, 25Ribadesella1924
Eskoriatzako bizkondeaetxebizitza +

bulegoak

Gran Vía, 22 bisMadril1919
FavilahostalaCovadongaCangas de Onís1920
RantxuatxaletaTxabisolaErmua1923
IturgaintxaletaIzelaieta, 5Ermua1925
GurendabatzokiaIzelaieta, 3Ermua1935
BildosolatxaletaMekolaEibar1927
Hilario UnzetatxaletaArratebide, 25Eibar1927
TuberkulosoenospitalaLegarreEibar1927
Mandiolaauzo-eskolaMandiola-balleEibar1928
Silverio Mandiolatrinkete frontoiaTxontaEibar1928
Julian LarreategitailerraIsasiEibar1929
Agustin GabilondotailerraArdantzaEibar1929
Aginagaauzo-eskolaAginagaEibar1929
OspitalekokaperaLegarreEibar1929
Ignacio ArrillagaklinikaUrkizuEibar1930
Pedro Mª ZarrauaetxebizitzaIsasiEibar1930
Jose OrmaetxeatailerraMatxariaEibar1930
Crucelegi anaiaktailerraIbargain, 6Eibar1930
Jose SolaegitailerraIbargain, 14Eibar1930
Lasa eta AzkoagatailerraBarakaldoEibar1930
Candido ArrizabalagatailerraIbarkurutzeEibar1931
UntzagakomunakUntzagaEibar1931
O´DonnellgarbitegiaO´DonnellEibar1932
TxontagarbitegiaTxontaEibar1932
La SalleikastetxeaIsasi, 34Eibar1932
OrbeatarrenpanteoiaUrkiEibar1933
Alhondiga berriaalhondigaPageiEibar1934
IbarkurutziturriaIbarkurutzEibar1935
Infekziosoen pabiloiaospitalaLegarreEibar1935
Hilario UnzetaetxebizitzaArratebide, 23Eibar1935
TxaltxazelaifrontoiaTxaltxazelaiEibar1936
Maltzagaauzo-eskolaMaltzagaEibar1936
San AndrestxaletaChacaoCaracas1940
Nª Sra. GuadalupeikastetxeaCasanovaCaracas1948
ColimodioeraikinaLa CandelariaCaracas1949
AralareraikinaBarutaCaracas1950
Maria AuxiliadoraikastetxeaAltamiraCaracas1953
YriarteetxeaValle Arriba Golf ClubCaracas1955
UrbanejaetxeaCountry ClubCaracas1956
El CarmeloikastetxeaColinas delas AcaciasCaracas1957
CoromotoelizaEl ParaísoCaracas1960
Punto FijoeraikinaSabana GrandeCaracas1960
Ricardo BeineretxeaEl HatilloCaracas-
BiarritzerresidentziaAltamiraCaracas-
Las MaríaseraikinaUrdanetaCaracas-
CarúpanoalkatetzaCarúpanoCaracas-
MendigaineraikinaCumbre de CurumoCaracas-

Estiloa

Bere eraikinetan estilo desberdinak tartekatu zituen, besteak beste, cottage ingelesa, neobarrokoa, erregionalismoa eta batez ere neovasco deiturikoa. Ondoan izan zuen beti arkitekturak duen funtzio sozialari eta herritarren onurari men egiteko konpromisoa.

Bere eskuz marraztu eta Eibarko udal artxiboak gordetzen dituen 80tik gorako planoak zehaztasun eta kontu handiz daude eginak. Planoen zehaztasunak erakusten duen bezala, marraztea bere ofizioaren parte izan zen, baina aisialdian ere gustuko jarduera zuen; familiak berak egindako irudi mordoxka kontserbatzen du Caracasen.

Aitortza

2005. urtean Venezuelako Ondare Kulturaleko Institutuak Urbano Mantxobasen eraikin batzuei Interes Kulturaleko Ondasun izendapena eman zien eta harrez geroztik 50. hamarkadako "Caracaseko hiri arkitekturarik onenaren testigantza" bezala kontsideratuta daude.

Irudiak

Erreferentziak

  1. «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus .
  2. «FamilySearch.org» ancestors.familysearch.org .
  3. Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 279. zkia. (2019ko ekaina) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS .
  4. (Gaztelaniaz) Llavona Campo, Marta.(2007). Una arquitectura de distinción. Análisis y evolución de la casa indiana en el Concejo de LLanes entre 1870 y 1936. Real Instituto de Estudios Asturianos, 199-201 or. ISBN 8489645027..
  5. (Gaztelaniaz) del Río, Higinio.(2012). Joaquín Ortiz. Un arquitecto racionalista. Hércules Astur Ediciones, 212 or. ISBN 978-84-86723-65-1..
  6. (Gaztelaniaz) «Casas de Indianos Playa Santa Marina Ribadesella» Turismo Rural de Ribadesella - ARITUR 2016-07-13 .
  7. (Gaztelaniaz) VIA, Viviendas y oficinas para el vizconde de Escoriaza Dirección Calle GRAN; mapa 40.420196449810746, 22B 28004 MADRID Madrid España Barrio / DistritoJUSTICIA / CENTRO Guardar en mi libreta de direcciones Ver; -3.700434184151691. «Viviendas y oficinas para el vizconde de Escoriaza - Patrimonio cultural y paisaje urbano» patrimonioypaisaje.madrid.es .
  8. (Gaztelaniaz) Urbipedia. «Urbano de Manchobas Careaga - Urbipedia - Archivo de Arquitectura» www.urbipedia.org .
  9. (Gaztelaniaz) Rekalde Delgado, Ana Isabel.(2013). Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak. Identidad e integración. Voces del exilio vasco. Arantza Manchobas Egaña. Donostia: Hamaika Bide Elkartea, 267-279 or..
  10. (Gaztelaniaz) «El chalet de Vildósola se urbanizará para crear un parque y viviendas en la parte alta» El Diario Vasco 2012-12-28 .
  11. (Ingelesez) 25711788. «Oarso 2013» Issuu .
  12. SLU, Herritar Berri.(2014-09-11). «Ormaiztegiko zubiaren eraisketa: soplete bidez egindako ekintza gogoangarria» GAUR8 .
  13. (Gaztelaniaz) Garc&iacute, Dorde Cuvardic; a.(2014-01-01). «María Luisa San Miguel. Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak. Identidad e integración. Voces del exilio vasco» Revista de Filología y Lingüística de la Universidad de Costa Rica 40 (1):270–272. .
  14. Elkartea, Euskal Birusa.(2019-07-16). «Drogetenitturri, 280. zkia. (2019ko uztaila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS .
  15. (Gaztelaniaz) del Cueto, Juan Ignacio.(2019). Presencia del exilio español en la arquitectura mexicana. Ateneo español de México, 19 or..
  16. Urbana, Fundación De La Memoria.(2014-09-15). «Caracas Moderna©: 488. Municipio Chacao / Parroquia Chacao / Quinta San Andres (1940s)» Caracas Moderna© .
  17. (Gaztelaniaz) jemartinezarq.(2013-06-09). «Edif. Aralar» Construido en Caracas .
  18. (Gaztelaniaz) Ciudad, Fundación Arquitectura y.(2017-01-05). «1948• Colegio Nuestra Señora de Guadalupe» Fundación Arquitectura y Ciudad .
  19. (Gaztelaniaz) Santuario de Nuestra Señora de Coromoto. 2021-07-30 .
  20. «Caracas Moderna©» fundamemoria.blogspot.com .
  21. (Gaztelaniaz) Alvarez, Covadonga.(1995). Baños de mar en Ribadesella. 1890-1936. Urbanismo, arquitectura y sociedad. Asociación cultural Amigos de Ribadesella, 407-480 or. ISBN 978-84-60-536437..
  22. (Gaztelaniaz) Baraja, Jon.(2015-05-05). «Lorenzo, Luzio y Fede, 80 años de fe en Ermua» Deia .
  23. (Ingelesez) 12735515. «Suite iberia» Issuu .
  24. «https://twitter.com/arquitecturavzl/status/1514778029884538883» Twitter .
  25. (Malaysieraz) «Santuario Covadonga - Hoy, 18 de mayo, celebramos el Día Internacional de los Museos. Esta es la fachada del Museo de Covadonga, un edificio construido en los años veinte del siglo pasado por los arquitectos Miguel García Lomas y Urbano Manchobas. | Facebook» ms-my.facebook.com .
  26. «Bazenekien duela 130 urte jarri zela Ibarkurutzeko iturriaren lehen harria?» Eibarko Udala .
  27. Urbana, Fundación De La Memoria.(2008-06-10). «Caracas Moderna©: 50. Municipio Baruta / Parroquia Nuestra Señora del Rosario de Baruta / Edificio Aralar (1950)» Caracas Moderna© .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Urbano Mantxobas is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Urbano Mantxobas
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes