peoplepill id: ula-iruretagoiena-busturia
UIB
Spain
1 views today
1 views this week
Ula Iruretagoiena Busturia
Researcher

Ula Iruretagoiena Busturia

The basics

Quick Facts

Intro
Researcher
Places
Gender
Female
Birth
Place of birth
Bilbao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
45 years
Education
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
Employers
University of the Basque Country
Basque Autonomous Community, Spain
Notable Works
Aldiri. Arkitektura eta abar
 
The details (from wikipedia)

Biography

Ula Iruretagoiena Busturia (Bilbo, 1979). Arkitekto hirigilea eta Arkitekturan doktorea da. Donostiako Arkitektura Eskolan irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailean. Bere ikerketa lerro nagusiak lurraldea, politika, hezkuntza pedagogiak eta harreman afektiboak dira. Hiria eta bestelako politikak: logika komunitarioa (Tabakalera, 2014) argitaralpenaren egilea da. Hezkuntza, Hiria, Dibertsitatea ikerketa taldearen zuzendaria eta Aldiri aldizkarian erredakzio-kontseilukide da.

Arkitekto ikertzailea

2005ean bukatu zituen arkitekturako ikasketak Donostiako Arkitektura Eskolan. Geroago bere ikerketetan hausnarketa egin du arkitekturak espazioen materializazioaren bidez izan dezakeen eraldatzeko gaitasunaz. Zein da lurraldearen antolakuntzak herri baten identitatearen eraketan, lurraldetasunean, joka dezakeen papera? Alegia, dimentsio politikoa azterzea arkitekturaren eragin-eskala guztietan.

Aldiri aldizkariaren sortzaile

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)
Aldiri28: Arkitektura eta Hezkuntza

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Iruretagoiena eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Kepa Iturralde, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa, Paricioren Arkitekturaren eraikuntza, edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.

Argitalpenak

Aldiri aldizkarian gutxienez 12 artikulu idatzi ditu. Beste 10 baino gehiago aurkitu daitezke nazioarteko forotan.

  • “Resisting The Demolition Of Basque Frontons In Euskadi” Ibon Salaberriarekin. The Funambulist 16 Proletarian Fortresses (Mar-Apr 2017)
  • “Mugaren gorpuzkerak. Corporalización de la frontera. The Embodiment of Boundaries” A Fine Line: Scenarios for bordering, 78-92, 2017.
  • “Building relationships: A Strategy for Resilience”AIARG Conference 2016, Cork Irland-Eire.
  • Hiria eta Bestelako Politikak II: logika komunitarioa
  • “Trans-hirigintza eta herri eraikuntza” Igor Ahedo-rekin Aldiri. Arkitektura eta Abar. Komunitaterako Hirigintza, 2014, 4, 18-20. Udako Euskal Unibertsitatea.

Berritzailea da Kultura afektiboaren arkitekturaz 2019an Jakin aldizkarian argitaratu zuen artikulua.

«Mundua hankaz gora jarri duen [Koronabirus] zomorroa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu. Bestelako espazioetan erabilgarria den gogoeta hezkuntza espazioetarako ere baliogarria dela esan genezake: espazioen antolaketak malgutasuna izan behar du aurreikusi gabeko egoerak jasateko (gaur eguneko pandemia eta etor daitekeena).»

—Ula Iruretagoiena


Lan eraiki nagusiak

Hauek dira arkitekto moduan Iruretagoienak burutu dituen proiektu nagusiak:

  • Zazpi Landako parkea, Zorrotza, Bilbo. Bilboko Udala,2012-2015.
  • EHUko Leioako Bizkaiko Campusean espazio publikoen plana eta objektu publikoen eraikuntza, 2014.
  • NIZU bulegoak, Donostia 2014,
  • Bilboko Errekalde auzoaren espazio publikoen berrantolatzeko plana, Errekaldeberriz auzo elkartearekin batera, Bilbo, 2012
  • Nabarnizko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra, 2012-2018.

Erreferentziak

  1. «Ula Iruretagoiena Busturia - Arkitektura Saila - UPV/EHU» arkitekturasaila .
  2. Iruretagoiena, Ula. (L.G. 2015). Hiria eta bestelako politikak. 2, Komunitate logika = Ciudad y otras políticas. 2, La lógica comunitaria. Tabakalera ISBN 978-84-608-2666-8. PMC 1122991911. .
  3. «Ula Iruretagoiena Busturia - Jakin.eus» www.jakin.eus .
  4. «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena" :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus .
  5. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. .
  6. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. .
  7. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. .
  8. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus .
  9. «Ula Iruretagoiena Busturia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus .
  10. Iruretagoiena, Ula. (2020). «Google Acadèmic» scholar.google.com .
  11. (Ingelesez) «The Funambulist 16 (Mar-Apr. 2018) Proletarian Fortresses» THE FUNAMBULIST MAGAZINE .
  12. Scenarios for bordering conditions : a project for I International Architecture Biennial, Donostia, Mugak, 2017. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-84-697-8692-5. PMC 1107207796. .
  13. Ahedo, Igor; Iruretagoiena, Ula. (). Trans-hirigintza eta herri-eraikuntza. Udako Euskal Unibertsitatea PMC 932812014. .
  14. Trans-hirigintza eta herri eraikuntza (Deskargatu). ALDIRI - UEU.
  15. «Ula Iruretagoiena: "Coronavirusa oso arkitektonikoa da, eta espazioei begira jarri gaitu” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus .

Ikus, gainera

  • Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
  • Udako Euskal Unibertsitatea

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ula Iruretagoiena Busturia is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ula Iruretagoiena Busturia
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes