Serapio Huici
Quick Facts
Biography
Serapio Huitzi Lazkano (Atarrabia, Nafarroa, 1868ko irailaren 3a - Madril, Espainia, 1953ko abenduaren 11) Nafarroako ingeniaria eta idazlea izan zen.
Biografia
Finantza-gizon garrantzitsua izan zen (Papelera Española enpresako lehendakariordea eta Espainiako Espasa-Calpe argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria izan zen) eta, horrez gainera, arte- eta arkeologia-ikerketa batzuk bideratu zituen.
Obra nagusiak: El santuario de San Miguel de Excelsis (Navarra) y su retablo esmaltado (1929, Victoriano Juaristirekin batean) eta Arqueología navarra. La iglesia de Gasólaz (1923), Arqueología vizcaina. Ermita de San Miguel de Zuméchaga (1924) eta Iglesia de templarios de Torres del Río (1923) hitzaldi-artikuluak. Euskaltzalea zen eta Eusko Ikaskuntzako kidea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) HUICI LAZCANO, SERAPIO. Gran Enciclopedia de Navarra.