Sara Marsillas
Quick Facts
Biography
Sara Marsillas Rascado (Pontevedra, ?) Matia Fundazioko psikologo ikertzailea da, zahartze aktiboaz aditua dena.
Doktoregoa atera zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa 2016n. Bere doktoretza tesian norbanakoaren ikuspegitik zahartze aktiboa neurtzeko tresna balioztatu bat garatu zuen. Zahartze aktiboaren arlo desberdinekin erlazionaturiko proiektuetan parte hartu du, besteak beste, zahartze aktiboaren neurketa, teknologia berrien erabilpena zahartzaroan, bakarrik bizi diren pertsona zaharren jokabidearen monitorizazioa edota telelaguntzako programa pilotuen ebaluazioa. Sorkuntza kolaboratiboaren metodologietan aditua da, Design Thinking delako metodologian esaterako.
Bakardadea oso gai pertsonala bada ere, gizartean izugarrizko eragina duenez, horren aurkako estrategia bateratu bat sortu nahi dute hainbat sektoretako adituk: Adinberri, Gipuzkoako Foru-Aldudiko Gizarte Politika eta Gobernantzako foru departamentua, Osakidetza, Donostiako Udala, Matia Fundazioa eta Itxaropen Telefonoa.
Erreferentziak
- ↑ Marsillas, Sara. (2016). «DESARROLLO Y VALIDACIÓN DE UN ÍNDICE PERSONAL DE ENVEJECIMIENTO ACTIVO ADAPTADO AL CONTEXTO GALLEGO.» www.educacion.gob.es (Teseo, tesis dotorales) .
- ↑ «Sara Marsillas» Instituto Matia 2018-04-17 .
- ↑ www.noticiasdegipuzkoa.eus .