peoplepill id: sagrario-aranburu
SA
Spain
1 views today
2 views this week
Sagrario Aranburu
Musician, dancer and singer

Sagrario Aranburu

The basics

Quick Facts

Intro
Musician, dancer and singer
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Pamplona, Navarre, Spain
Age
91 years
The details (from wikipedia)

Biography

Sagrario Aranburu Olasagarre (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1930eko apirilaren 17a - Ibidem 2021eko apirilaren 8a) dantzaria, abeslaria eta piano-jotzailea izan zen.

Biografia

Odolean zeraman Sagrariok dantzarako grina, musika entzun orduko hasten zen dantzan. Sarasate pasealekuko udako txistu eta gaita dantzaldietan zaildutako dantzaria zen. Gerora, Iruñeko Orfeoiaren itzalean sortutako Duguna dantza taldean hasi zen dantzan. Taldean ezagutu zuen gerora bere senarra izan zen Javier Garaikoetxea Urriza. Elkarrekin dantzatu zuten taldeak egindako hainbat irteeratan -Palman, Bartzelonan, Madrilen, Pauen... baita Duguna izeneko ikuskizunean ere. Kantari solista lanak ere egin zituen Sagrariok Duguna taldean.

Dantzaria izateaz gain, kantari jardun zuen. Iruñeko Karmeliten abesbatzan hasi zen kantuan eta ondoren, Iruñeko Orfeoian, kontralto solista izan zen. Orfeoiko ohorezko bazkide ere izendatu zuten.

Musikaria eta kantaria

Iruñeako Akademia Musikalean ikasi zuen "Paulino Caballero" saria lortuz. Gazte-gaztetatik Iruñeko Orfeoian (Orfeón Pamplonés delakoan) kantatzeko gogoa zuen, baina gazteegia izateagatik, 14 urte bete arte itxaron behar izan zuen.

15 urte bete gabe, orfeoiarekin izan zuen lehen ekitaldia 1945 urtean. Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniaz gain, egile beraren Meza Re-n, kantatu zuen, Pich Santasusana eta Arambarri zuzendari izan zituela ekitaldi bakoitzean, Bartzelonako Palau de la Música delakoan.

Remigio Múgica orfeoiko zuzendariak eta J. Pich Santasusana orkestrako zuzendariaren eskaintza Sagrariori

Orfeoiarekin zenbait ekitalditan parte hartu zuen, hala nola, Valladolideko Calderón Antzokian (1951). Orfeoiak 60ko hamarkadako errepertorioan Mozart, Mendelssohn, Rossiniren Stabat Mater eta Weberren Misa Sancta eta abarren piezarik onenak abesten zituen.

Orfeoia bere etxea bezala hartzen zuen, 2.011n Nafarroako egunkari batean adierazi zuen bezala: "Nire 10 seme-alabetako bi Orfeoian daude, eta bederatzi urtetako biloba bat ere haurren abesbatzan". Familia ugari hori zaintzeko aldi baterako utzi bazuen ere, 60 urte egin zituen abesbatzan. "1980an itzuli nintzen, kantatzeko grina nuelako, 72 urtekin guztiz utzi arte".

Aitortzak

  • Paulino Caballero" saria, ikasi zuen Iruñeako Akademia Musikalean
  • 2014ko Sanblas egunean omenaldia egin zioten Sagrario Aranburu eta Javier Garaikoetxea haren senarrari, Duguna dantza taldearen bi sortzaileei, soka-dantzaren ostean dantza bat eta esker-on opariak eskainiz.
  • 2019an El Bronce Peñak Sanfermin festetan aitzindari izan diren emakumeei ematen dien "Festa" saria eman zion, besteak beste, festa berdinzaleak lortzeko bidean egindako ekarpen handiarengatik. Sari honi lotutako Pioneras IV izeneko dokumentaleko protagonistetako bat ere izan zen Sagrario.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Sagrario Aranburu is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Sagrario Aranburu
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes