peoplepill id: primitiba-lekuona-berasategi
PLB
Spain
1 views today
1 views this week
Primitiba Lekuona Berasategi
Spanish pharmacist

Primitiba Lekuona Berasategi

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish pharmacist
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Oiartzun, Oiartzualdea, Gipuzkoa, Spain
Place of death
Oiartzun, Oiartzualdea, Gipuzkoa, Spain
Age
87 years
Primitiba Lekuona Berasategi
The details (from wikipedia)

Biography

Primitiba Lekuona Berasategi, (Primi, Primittiba) (Oiartzun, Gipuzkoa, 1924ko apirilaren 13a – ib. 2011ko abenduaren 20a) Euskara maite zuena eta herri osoarentzat lan egindakoa. Injekzioak jartzen zituen sasi-praktikantea eta botikako langilea izan zen 48 urtez. Gerra zibilak gogor astindu zuen familia, besteak beste, bi osaba fusilatu zituztelako.

Historia

Primittibaren ama Diburtxi Berasategi Gaztelumendi zen, Karrikako Beinberri, mendi- baserrian jaioa. Aita Bruno Lekuona Etxabeguren, kale aldean zegoen Etxetxiki baserrikoa. Bost senidetan zaharrena zen. Bere atzetik 4 anaia: Jose Luis (1925), Juan Mari (1927), Andoni(1932) eta Julian (1938). Julian jaio zenean 14 urte zituen Primik.

Familia osoa. Primitiba, ama, Juan Mari, aita, Jose Luis, Andoni eta Julian.
Juan Mari anaiarekin

Halabeharrez, eskola gutxikoa izan zen. Lagunekin jolasteko aukera ere aski gutxi. Umea zela gaxotasun luzea pasa zuen, bapatean hankak lurrean jarri ezin eta mugitzen ez zela geratu ondoren. Gerora jakin izan zuen “belauneko tumore zuria” zela bere gaixotasuna. Eskola zen familia osoaren kezka, baina sendatu beharra zeukan. Donostiako ospitalean hartatzen zuten, hiru hilabetero hankeko iheltsoa berrituta. Bidaia herriko esneketari baten autoan egiten zuten. Horrela bi urte luzez. Bederatziren bat urte izango zituen erabat osatuta geratu zen arte.

Eskolan ibilitako urte apurrak, herriko mojen eskolan egin zituen.

Ama jostuna zuen, beti josten ibiltzen zena behintzat eta oso umetatik jardun zuen bere ondoan ikasten. Eskulanetan trebea izan zen beti. Jolastera ere puntua eginez ateratzen omen zen, modu berriak asmatzen eta lagunekin partekatzen. Ikasi zuen guztia bere kabuz ikasitakoa izan zen. Denborarekin alor askotan lortu zuen maisutasunez aritzea. Puntoz egindako lanak, kakorratzarekin egindakoak, smock izeneko apaingarriak soinekoetan, bordatuak, ehoziri lanak. Errenteriako denda batentzat aritzen ziren.

Giro euskaldun, euskaltzale eta fededunean hazi zen.

Bi osaba izan ziren apaiz: Martin eta Manueleta segidan bere anaietako hiru: Juan Mari, Andoni eta Julian. Horrez gain asko kantatzen zuen familia izan zen berea. Guraso biak ziren abesti zaleak. Amaren aldetik bertsoak, aitarenetik berriz kantak. Anaia apaizak ere, modu batera edo bestera, kantariak hirurak.

Dantza taldearekin 1942 Xanistebanetan (Exerita, 6.)

Orohar euskal kulturan blaitua bizitzeko zoria izan zuen Primik. Osaba Manueletik hasita, hiru anaiek ere izan zuten euskal kulturako diziplina aunitzetan aritzeko gaitasuna. Izan ikerketan, antzerkian, bertsolaritzan, musikan, itzulpengintzan edo literaturan.

Gurasoen faltan, bera bihurtu zen etxeko ama. Asteartero jarraitu zuten osaba eta senideak elkarrekin afaltzen bere etxean. Hizketa gai beratsuaren bueltan beti: euskara, musika... 

Bere gazte garaia lagunartean igaro zuen eta lagunartea izan zen bukaera arte elikatu zuena, astero eurekin bilduz. Herrian antzerkia egiten eta dantza taldean aritu izan zen Juanito eta Manolo Oñatibiaren eskutik. Irakurtzeko zaletasuna zuen, bere anaia Jose Luisek bezala. Irrikitan egoten ziren, adibidez, osaba Manuelek harpidetuta jasotzen zuten Pan-pin euskarazko komiki berria jasotzeko. Juan Mariren kantuen eskutik iritsi zen poesia maitatzera.

12 urterekin gerra eta frankismoaren jazarpen basatia

Gerra altxatu zenean familiak Arabako Miñao herrira bidali zuen Teodoro Iñarra eta bere arreba bertan zeudela aprobetxatuz. Ez zuen gerra zuzenean ezagutzeko aukera eduki, etxera itzuli zenerako Oiartzundik pasea zegoelako, baina bai ordea fasistek familian eragindako sarraskia bizitu. Bi osaba, Julian eta Martin. Biak zortzi egunaren barruan fusilatu zituzten. Julianen nondik norakoak ez daude argi, naiz eta leku batzuetan azaldu Endarlatsara aldera eraman zutela beste gizon batzuekin batera eta han fusilatu. Martin, Errenteriako parrokiako apaiz laguntzailea zen eta Gerbasio Albisu, beste apaizarekin batera atxilotu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zituzten. Bi lagunak batera fusilatu zituzten Hernaniko hilerian. Familiak ez zuen euren senideen berri gehiago izan, ez eta gorpuak inon aurkitu ere. Betiko desagertu ziren. Osaba Manuel, apaiza bera ere, 1941 arte arte gordeta bizi izan zen Lasarteko moja brijidatarren komentuko Antonio Abauntz kapilauaren etxean.

18 urterekin etxetik kanpo lanera

Herriko botikan hasi zen lanean, anai-arrebak ziren Manuel eta Amalia Anton-ek amarekin tratua egin eta gero. Hogeita bi urte eman zituen haiekin, nahiko denbora farmaziako preparatiboak egiten ikasteko. Garai horretan ikasi zuen baita ere, injekzioak jartzen eta sasi-praktikante gisa ibili zen luzaro etxez etxeko zerbitzua emanez. Jubilatu zen arte jarraitu zuen farmazian, aurrekoak utzita Carmen Errandonearekin jarraitu bai zuen bertan. Guztira 48 urte egin zituen farmazia lanetan.

Herriko beharretan laguntzen

Botikako lanbidea medio, herritar askoren berri zeukan Primik. Emakume ezaguna eta, bere mailan, beharrezkoa jende askorentzat. Laguntzekoa izan zen. Herriko elizan bertan 40 urtez aritu zen, Don Eugenio parrokoaren garaian hasita. Parrokia lanak beregain hartuta eman zituen urte guzti horiek, kasik serora lanak egiteraino. Zaharren egoitzako egoiliarrekin ekintzak egitera, astero joaten zen, baita gaixoak bisitatzen edo Caritas bezalako taldeetan laguntzen

Erreferentziak

  1. «Esquelas y Necrologicas | Oiartzun | Primi Lekuona Berasategi | diariovasco.com» canales.diariovasco.com .
  2. (Gaztelaniaz) «Lekuona Berasategi familia. Juan Mari Lekuona, meza berria - Fondo multimedia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus .
  3. Sanzberro eta Ugaldebere Sarasua, Joxemari eta Jaione.(2006). «Primi Lekuona Berasategi» Oiartzun Xanisebanak 2006 (Oiartzun: Oiartzungo udala):10-17. ISSN SS-531/77..
  4. Perez, Toledo, Zulaika.(1.a, 2005eko maiatza). Juan Mari Lekuona 1927. Bilbo: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1-24 or. ISBN [[Special:BookSources/84-457-2302-2 (Lan osoarena) 84-457-2305-7|84-457-2302-2 (Lan osoarena) 84-457-2305-7]]. ISSN - 1.372-05 BI - 1.372-05..
  5. «Lekuona Etxabeguren, Manuel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  6. «Lekuona Berasategi, Andoni - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  7. «Lekuona Berasategi, Julen - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  8. (Ingelesez) «2010 oroipena zor fusilatu eta desagertuak oiartzunen by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2015-10-17 .
  9. (Ingelesez) «2012 osasun arloko profesionalak oiartzun bailaran» issuu .


Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Primitiba Lekuona Berasategi is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Primitiba Lekuona Berasategi
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes