Plazida Insausti
Quick Facts
Biography
Plazida Insausti Bazterretxe (Beasain, 1896ko urriaren 5a - Beasain, 2007ko irailaren 12a) luzaroenik bizi izan den euskal herritarretako bat da: 110 urte eta 342 egun. Izan ere, 111 urte bete baino egun gutxi batzuk lehenago hil zen. 2007. urtean bertan, aurretik urte gehien bizi izandako Flora de la Torre Mendizabal beasaindarraren errekorra hautsia zuen.
Biografia
Plazida Insausti Beasaingo Astigarreta auzoko Bekoetxe baserrian jaio zen, eta Antonio Etxeberriarekin ezkontzean herri bereko Garin auzoko Baztarretxe baserrira aldatu zen. Hantxe bizi izan zen hil arte. Bi alaba izan zituen (Maria eta Jesusal), hiru biloba, hiru birbiloba, eta Kimetz izeneko hereniloba bat (2005ean jaioa).
2006. urtean, Plazida Insaustiren 110. urtemugarako hainbat ospakizun antolatu ziren Garinen, eta ekitaldira Beasaingo Udaleko hainbat zinegotzi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte gaietarako arduraduna joan ziren. Horrez gain, garindarrek oroitarri bat jarri zuten auzoan, Insaustiren jaiotza data gogoratzeko.
Osasuntsu bizi izan zen, eta ehun urte beteak zituela ere baratzean lanean jarraitzen zuen; baratzeak bizi omen zuen Insausti. Burua argi izan zuen azkeneraino, baina azken urteetan mugitzeko zailtasunak, gorreria eta begi lausoa izan zituen, eta baratzean lan egiteari utzi behar izan zion.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko pertsonarik zaharrenen zerrenda
Erreferentziak
- ↑ Noticias de Gipuzkoa egunkariko albistea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Juantxo Unanua: «110 años, la amona de Euskadi», Diario Vasco, 2006-10-06.
Aurrekoa Flora de la Torre | Luzaroen bizi izandako euskal herritarra 2007ko uztailaren 9tik - 2012ko abuztuaren 21ra | Ondorengoa Pilar Prieto Rubio |
Aurrekoa Remedios Ultra Lacruz | Uneko euskal herritarrik nagusiena 2007ko otsailaren 21tik - 2007ko irailaren 12ra | Ondorengoa Antonina de los Reyes Erreka |
Aurrekoa Flora de la Torre | Luzaroen bizi izandako gipuzkoarra 2007ko uztailaren 7tik - | Ondorengoa Luzaroen bizi izan dena da |