peoplepill id: pilartxo-etxeberria
PE
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Aliaga, Aragon, Teruel Province, Aragon, Spain
Age
77 years
The details (from wikipedia)

Biography

Pilartxo Etxeberria Murua (Aliaga, Teruel, 1947ko ekainaren 26a) Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an, Ahoskera batzordekidea (1995-1999, 2011-)

EHUko Euskal Filologia Saileko irakaslea izan zen hainbat urtez Filosofia. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian Lizentziatua 1981ean. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia Sailean aurkeztu zuen doktore-tesia 1988an.

Ikertzaile euskal fonetikan

"Zaldibiako bokalen azterketa akustikoa" izenburupean fonetikan garatu zuen bere doktore-tesia 1988an, Peio Salabururen zuzendaritzapean.

Ikertzaile moduan gero AHOLAB taldean parte hartu zuen. Euskararen hizketa teknologialantzen aitzindaria izan zen ikertalde horretan bildu ziren batetik ingeniariak (Inma Hernaez eta Eba Navas, ingeniariak tartean) eta bestetik hizkuntzalariak (Txillardegi, Iñaki Gaminde eta Pilartxo Etxeberria tartean). Orokorrean, Hizketaren sintesia eta Hizketa-ezagutze automatikoa landu ditu taldeak.

Talde horren barruan ikerketa-lerro zehatzago hauek landu zituen Etxeberriak: Esperimentu bidezko Fonetika, Fonetika Akustikoa: Analisi teknikak, Euskal Fonetika (Analisia eta Sintesia, Ahoskera, Hizketa-narriadurak...). Ildo eta esparru horietan guztietan ikerketa proiektuetan parte hartua eta hainbat argitalpen egindakoa.

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1996ko martxoaren 29an. Euskaltzaindiaren barruan Ahoskera lan-taldean aritu zen 1995-1999 tartean eta 2011tik aurrera.

Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)

1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxebarria, Iñaki Alegria eta Laura Mintegi bera izan ziren.

Idazlanak

Liburuak

  • Zaldibiako bokalen azterketa akustikoa (Deustuko Unibertsitatea, 1990)
  • Txillardegi lagun giroan. (2000) Gotzon Aurrekoetxea Olabarri, Jose Luis Ormaetxea Lasaga, Patxi Salaberri Zaratiegi, Pilartxo Etxeberria Murua.
  • Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´ [arg. elkarlanean, Pilartxo Etxeberria eta Henrike Knörren ardurapean] (Euskaltzaindia, 2005).

Artikuluak

  • Sobre la adopción de préstamos al euskara; aspectos fonéticos y fonológicos (1990)
  • Euskararen egoera eskasa eta larria Euskal Herriko Unibertsitatean (1990)
  • Zaldibiako eta beste zenbait hizkuntzatako triangelu akustikoen alderaketa / Pilar Etxeberria. (1991)
  • Ahoskera baturantz. II, Hizkera jasoaren ingurukoak / Pilartxo Etxeberria. (1994). Euskaltzaindia. Biltzarra (13. 1994. Leioa) ; Euskaltzaindia. Ahoskera batzordea.  Ahoskera Jardunaldiak (3. 1994. Bilbo)
  • Gaurko euskal fonetika bidegurutzean : aurrepenak eta azterkizunak / Pilar Etxeberria. (2003).  Koldo Mitxelena Katedra (1. 1997. Gasteiz)
  • Mintzakantuaren oharmena : Doneztebe, 1998-IX-26 / Pilartxo Etxeberria Murua. (1998). Ahoskera Jardunaldiak (4. 1998. Doneztebe).Ahozko euskararen batasunaz / Pilartxo Etxeberria. (1998)
  • Txillardegi hizkuntzalari / P. Etxeberria, R. Gandarias, J. L. Ormaetxea. (1999). Gandarias, Rosa. ; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis. ; Txillardegi (1929-2012)
  • Txillardegi hizkuntzalari (Jakin, 1999.urtea, 114. zenbakia) Pilartxo Etxeberria Rosa Gandarias eta Jose Luis Ormaetxea,
  • Aho-belarrien jarduera malgu-moldakorretan ba ote aldagaiztasunik? / Pilartxo Etxeberria. (Euskaltzaindia, 2005)

Erreferentziak

  1. irudia, Komunikazioa eta. «Etxeberria Murua, Pilartxo» www.euskaltzaindia.eus .
  2. Etxeberria Murua, Pilar; Knörr Borràs, Henrike.(2005). Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-95438-21-8. .
  3. (Gaztelaniaz) «Tesis_Etxeberria-Murua - Departamento de Lengua Vasca y Comunicación - UPV/EHU» Departamento de Lengua Vasca y Comunicación .
  4. Etxeberria, Pilartxo.(2019-02-14). Etxeberria Pilartxo - Ondorioak 20190214. Euskaltzaindaren 100. urteurreneko Biltzarra. Arantzazu: Euskaltzaindia - Youtube .
  5. «"Pilatxo Etxeberria" bilaketaren emaitza Scholar Google Akademikoan» scholar.google.com .
  6. Euskaltzaindia. «Etxeberria Murua, Pilartxo» www.euskaltzaindia.eus .
  7. «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org .
  8. Fernandez, Luis.(1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) .
  9. Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www1.euskadi.net/euskara_lingua/PDF/Euskadi/EU_EU_PO.pdf 'Ahoz aho, belaunez belaun'. Hizkuntzaren geroratzeari buruzko kanpaina ibiltaria. ] .
  10. «Tesis_Etxeberria-Murua - Departamento de Lengua Vasca y Comunicación - UPV/EHU» Departamento de Lengua Vasca y Comunicación .
  11. «Pilartxo Etxeberria Murua :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus .
  12. Etxeberria Murua, Pilar; Knörr Borràs, Henrike.(2005). Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-95438-21-8. .
  13. Actas del Congreso de la Sociedad Española de Lingüística: (Tenerife, 2-6 de abril de 1990). Gredos 1990 ISBN 978-84-249-1437-0. .
  14. «Bat: Soziolinguistika aldizkaria. 1990» Dialnet .
  15. Murua, Pilartxo Etxeberria.(1990). «Euskararen egoera eskasa eta larria Euskal Herriko Unibertsitatean» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (2):107–112. ISSN 1130-8435. .
  16. «Pilartxo Etxeberria - Jakin.eus» www.jakin.eus .
  17. «“Bat” aldizkaria Txillardegiren omenez» www.argia.eus .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Pilartxo Etxeberria is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Pilartxo Etxeberria
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes