peoplepill id: pilar-narbaiza
PN
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Female
Place of birth
Mallabia, Durangaldea, Biscay, Spain
Place of death
Abadiño, Durangaldea, Biscay, Spain
Age
88 years
Pilar Narbaiza
The details (from wikipedia)

Biography

Pilar Narbaiza Aranburu (Mallabia, Bizkaia, 1922ko urriaren 28a – Abadiño, Bizkaia, 2010eko abenduaren 30a) erraketista profesionala izan zen, gehienetan atzelari gisa jokatu zuena eta gerora Matienako Taberna Zarreko sukaldari entzutetsua izango zena.

Bizitza

Mallabiko Aixpe baserria, bere jaiotetxea.
Erraketistak

Mallabiko Osma auzoko Aixpe baserriko alaba izan zen, Pablo Narbaiza Iriondo eta Juana Aranburu Errasti mallabitarrek izandako lauen arteko bigarrena.

Erraketista ibilbidea

Neskatotxoa zela hasi zen Eibarko Astelena pilotalekuan erraketara trebatzen eta bertara auzoko beste bi lagunekin, Maria eta Jesusa Astarloa bikiekin joaten zen, Jorge anaia gazteagoaren inbidiatarako, erraketa horren aitzakiarekin soloan ganajatekoak egiteaz libre geratzen zirelako. Digna Garitaonandia erraketista herrikideak entrenatzen ikusten zituen Astelenan; gustuko zuen bera baino zahartxoagoak ziren harek neskak jokatzen ikustea, miresten zituen eta Pilar, Maria eta Jesusari begira hasi zen erraketa jokoarekin liluratzen. Aixpekoa Dignaren bikote zein aurkari izan zen sarritan, gehienetan atzelari gisa jokatuz. Abarketekin eta, kalerako jantzita, soinean zeramaten arropa berarekin entrenatzen zuten.  

Pilarrek Astelenan denbora gutxi eman zuen ikasten, laster jarri zen pilotari profesional modura erraketeatzen.Sevillako Sierpes pilotalekuan jokatuko zuen eta 1940 urtetik 1942ra Madrilgo Chiki Jain. Azken urte horretan Iberia frontoira luzatu zioten jokatzeko lizentzia.

Ondo ematen ziola erraketari, arrakasta izango zuela eta, beste neska batzuekin batera, Ameriketara joateko proposamenarekin pare bat gizon etorri ziren behin euren baserrira. Gurasoek baina ez zioten joaten utzi eta Madrilera itzulita, hantxe egon zen kontratua amaitu zitzaion arte. Pilota jokoa gustuko zuen arren, erraketa utzi zuenetik ezer gutxi entzungo zioten bizi izandakoen gainean.  

Adinean aurrera zihoazela, erraketista izandako emakumeak batu eta elkarren arteko bazkari eta egun-pasa egiteari ekin ziotenean, kale egin barik batu zitzaien Pilar. Donostia, Zarautz edo Itziarren izan, semea arduratzen zen eramateaz eta, bueltan, kotxea bete erraketistaz, bizileku zuten herrietan lagatzen zituen: Ermua, Durango…

Sukaldari

Abadiñora, Matiena auzoko Taberna Zarrera ezkondu zen 1949an, bertako seme Ricardo Munitxarekin. Eibarko Txaltxa jatetxe prestigiotsuan sukaldaritza ikasita zegoen ordurako eta bertan lan eginda egoteak fama handia ekarri zion. Taberna Zarreko sukaldea sona handikoa zen arren ezkailu eta txuleta prestaketan, Pilar haren kargu egin zenean maila altuko platerak sukaldatuz goratu zuen: bere berezitasunen artean saltsa kontuko jakiak, tripakiak, muturrak, karakolak, albondigak… eta batez ere, ezkailuak, inguruetako erreketako arrain txikiak, gutizia hutsa askorentzat eta lagun ugari erakarriko zituenak bertara.

Hiru seme-alaben ama: Mari Pili, Miguel Angel eta Rosa Mari; sei iloben amama… txikiok oporretan berarekin eramatea gustatzen zitzaion eta haientzat kozinamenduak egitea ezer baino gehiago.

Matienan zendu zen, 2010eko abenduaren 30ean, harrera epela egin zion Abadiñoko auzo horretan.

Erreferentziak

  1. Elkartea, Euskal Birusa.(2022-01-27). «Drogetenitturri, 307 zenbakia (2022ko urtarrila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Pilar Narbaiza is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Pilar Narbaiza
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes