peoplepill id: piarres-ihartze-bidassouet
PIB
1 views today
1 views this week
Piarres Ihartze Bidassouet

Piarres Ihartze Bidassouet

The basics

Quick Facts

Gender
Male
The details (from wikipedia)

Biography

Piarres Ihartze Bidassouet —frantsesezko grafian, Pierre d'Iharce de Bidassouet— (Hazparne, Lapurdi, 1765 - 1843) apaiz katolikoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza

Filosofia eta teologiako ikasketak egin ondoren, apaizgaitegia utzi behar izan zuen 1790ean. Hazparnera itzulirik, frantsesez metodo bat idatzi zuen haurrek latinez eta euskaraz idazten ikas zezaten. Apaiz egin zen 1792an, eta Hego Euskal Herrira igaro zen, frantses iraultzaileengandik ihesi. 1794an, Galiziako Compostelako Donejakuera joan zen, eta lurralde haietan egon zen zazpi urtez.

Lanak

Oso ezaguna da 1825ean Parisen argitara eman zuen obra: Histoire de Cantabres ou des prémiers colons de toute l'Europe, avec celle des Basques, leur descendents directs, qui existent encore, et leur langue asiatique-basque, traduite et réduite aux principes de la langue française. Harenak dira, halaber, Lettre d'un ecclésiastique du Diocèse de Bayonne à son Evêque (1833), Recherches sur l'origine véritable et réelle des Escu-alde-duns, par syncope Escualduns, anciennement Guiçons (hommes) cantabres et aujourd'hui généralement Basque français, espagnoles (1834) eta Aventures piquantes de M. l'abbé d'Iharce de Bidassouet, écrites par un de ses éleves (1835) idazkiak.

Erreferentziak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Piarres Ihartze Bidassouet is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Piarres Ihartze Bidassouet
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes