Piarres Aintziart
Quick Facts
Biography
Piarres Aintziart (Heleta, Nafarroa Beherea, 1937ko maiatzaren 26 - ) euskal idazlea da.
Biografia
Heleta Kaminoan jaioa, ikasketak Baionako Apezpikutegian eta Uztaritzeko Seminario Ttipian egin zituen; gero Paris aldera joan zen hiru urtez, misiolarigai. Aljeriako Independentziaren Gerraren esperientzia bizi izan zuen. Erromara Teologia ikastera joatekoa zenean utzi zuen apaiz bihurtzearen bidea; erlijioa eta elizaren gaineko eztabaida oso presente egon da bere lanetan eta horrez gain Joxe Arregi Olaizolak koordinatutako Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak liburuan parte hartu zuen. Bordeleko unibertsitatean ikasi zuen eta Orthezera joan zen hango bi lizeoetan Filosofia irakastera.
Euskaltzalea, zenbait elkarte eta ekimenetan esku hartu du: Orthezeko lizeoetan euskara eskolak ematen, UZEIn filosofia gaiak lantzen, IKAS pedagogia zentruko bulegoan, UEUk ateratako Filosofiako Gidan partaide...2004an Euskaltzaleen Biltzarraren lehendakari izendatu zuten eta Gillermo Etxebarria eta Henri Duhaurekin batera elkartearen historia idazten ibili da. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 7 lan azaltzen dira.
Bi haurren aita da.
Lanak
Nobela
- Azken apeza (2005, Elkar)
Bidaia-kronika
- Santiago oinez (2000, Elkar)
- Biziaren bazterrean (1992, Maiatz)
- Euskal Herrian bizikletari (1989, Maiatz)
Biografia
- Pierre Narbaitz. Antologia (2010, Euskaltzaleen Biltzarra)
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Piarres Narbaitz
Kanpo loturak
- (Euskaraz) Piarres Aintziart literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Idazleak.org EIEren webgunea.
- (Euskaraz) Amets Arzallusen elkarrizketa 2006an Argian.