peoplepill id: pedro-barrutia
PB
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Work field
Gender
Male
Place of birth
Aramaio, Cuadrilla de Zuya, Alava, Basque Country
Death
Place of death
Mondragón, Debagoiena, Gipuzkoa, Basque Country
Age
76 years
The details (from wikipedia)

Biography

Pedro Ignazio Barrutia Basagoitia (Aramaio, Araba, 1682ko uztailaren 3a - Arrasate, Gipuzkoa, 1759) euskal idazlea izan zen. Antzerkia landu zuen batez ere.

Bizitza

Sortzez Ibarra elizatekoa (Aramaio, Araba) zen, Arrasatetik hurbilekoa, eta bizitzaren aldi eder bat ere Arrasaten egin zuen, luzaro bertako izkribau izanik. Antzerki lan bakarra ezagutzen dugu, 1711 eta 1752 artean idatzia: Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna). Juan Carlos Guerra euskalari arrasatearrak aurkitu eta Azkuek argitaratu zuen Euskalzale aldizkarian lehenengoz (1897). Kritikak obra urtetan zokoraturik eduki ondoren, XX. mendean, Gabriel Aresti poeta ohartu zen lehen aldiz obraren balioez.

Gabonetako Ikuskizuna

Gabonetako Ikuskizuna / Acto para la Nochebuena (1983, Arabako Foru Aldundia) izeneko obra gaztelaniazko antzerki barrokoaren hurbilekotzat jotzen da. Obra horietan inspiratua dela uste dute adituek. Denbora-, leku- eta ekintza- unitateak oso era berezian erabiltzen ditu: garaiko arau zurrunei men egin gabe, nahasian. Ekintza, esaterako, Judeako Betleemen eta Arrasaten gertatzen da, fantasiaren irudi arinek bakarrik egin ahal dituzten bidaiez baliaturik. Pertsonaiak, oraintxe dira arrasatear ezagunak; oraintxe aingeruak edo Ama Birjina edo San Josef, eta abar.

Baina hain zuzen ere kritikoen ustez, bikoiztasun-joko horiexek dira obrari originaltasun bete-betekoa ez, baina neurri on batean, berezitasun eta tamaina bateko kalitatea ematen diotenak. Bikoiztasun horien azpian, autoreak bi helburu izan dituela uste du Jon Kortazar aztertzaileak:

  • Asmo didaktikoa
  • Asmo barregarri edo komikoa

Obraren gaia honako hauxe da: Grazioso pertsonaiarengan nola gertatzen den kristau-salbazioa. Obraren egitura berriz, ekitaldi bakarrekoa da. Hala ere, ekitaldi bakar honetan hiru zate bereiz daitezke:

  • Lehenean, planteamendua adierazten da.
  • Bigarrenean, bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da.
  • Hirugarrenean, bekatariaren konbertitzea erakusten da.

Jakin beharrekoa da, azkenik, obra bizkaieraz idatzita dagoela, Arrasateko euskaran, hain zuzen. Obran zehar, bertso-neurri bat baino gehiago erabili ditu autoreak.

Beste lan batzuk

  • Teatro zaarra. Gabonetako ikuskizuna. Gabon-sariak. El borracho burlado (1965, Auspoa argitaletxea).
  • Gabonetako Ikuskizuna: Euskalzale aldizkarian argitaratu zen lehenengoz, 1869an, J.M. Guerra historialariak aurkitu eta R.M. Azkueri igorri ostean.

Ikus, gainera

  • Arabako idazleak
  • Euskal Herriko antzerkia

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Pedro Barrutia is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Pedro Barrutia
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes