peoplepill id: paulo-zamarripa
PZ
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Male
Birth
Place of birth
Laredo, Cantabria, Spain
Place of death
Sondika, Greater Bilbao, Biscay, Basque Country
Age
73 years
The details (from wikipedia)

Biography

Paulo Zamarripa Uraga, "Artatxori" ezizenez, (Laredo (Espainia), 1877 - Sondika (Bizkaia), 1950eko abuztuaren 17a) Bizkaiko euskal idazle eta apaiza izan zen.

Biografia

Bere familia jatorriz Sondikakoa zen eta hara eraman zuten txikia zelarik. Gasteizen egin zituen eliz ikasketak, eta 1906an apaiztu zen. Otxaranen, Gatikan, Bermeon eta Sondikan egon zen apaiz. Euskalzale aldizkarian, 1897 eta 1899 artean, Izkirimiriak atala zuzendu zuen; Euskal-Erria. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Ibaizabal, Jaungoiko-Zale eta Euskal Esnalea eta Euskalerriaren Alde aldizkarietan ere idatzi zuen. 1935. urtetik aurrera, La Gaceta del Norte egunkariko euskal saileko erredaktore izan zen.

Lanak

Zamarriparen idazlana bi sail nagusitan bana daiteke; alde batetik, euskal gramatikari buruzkoak, eta bestetik, olerkiak eta kontakizun labur barre eragileen bildumak.

Gramatika

  • El bascuenze facilitado. Gramática Bizkaina (1909);
  • Manual del Vascófilo (1913);
  • Vocabulario vasco-Castellano y castellano-vasco (1913).

Narrazioa

  • Zaparradak eta... (1926, Verdes Atxirika)
  • Anayak gara (1929, Gaubeka Irarkola)
  • Kili-Kili (Barre Ipuiñak)... Bigarren liburu-barrezalea (1930, Gaubeka Irarkola)
  • Firi-firi. Ipuin ta naste (1935, Gaubeka Irarkola)

Poesia

  • Gora Begira. Olerki goi-usañekoak (1927, Verdes Atxirika)

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Paulo Zamarripa is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Paulo Zamarripa
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes