Paulina Urkiola
Quick Facts
Biography
Paulina Urkiola (1923-2005) nafar baserritarra eta euskaltzalea izan zen. Leitzan jaioa, baserri-giro erabat euskaldunean, gerra zibilak harrapatu zuen gazterik. Txikitatik baserriko eta etxeko lan gogorrak egin behar izan zituen, eta berdin segitu zuen ezkondu eta seme-alabekin Leitzan emandako bizitza guztian. Haren seme Iñaki Zabaleta idazle eta irakaslearen hitzetan, amaren ekarpen nagusia euskara altxor etnografiko eta kultural gisa gordetzea izan da, politikatik eta bestelako baldintzapenetatik aparte. Urkiolak hainbat eta hainbat esaera zahar, euskal esamolde eta otoitz –euskararen ikuspegitik benetako altxorrak direnak, garai hartan erlijioak zeukan garrantzia medio– aiton-amonengandik eta gurasoengandik jaso, eta ondorengo belaunaldiei helarazi zien –ahoz eta errepikaren errepikaz.