Paola Damonti
Quick Facts
Biography
Paola Serena Damonti (Milan, Italia, 1984) italiar ikertzailea eta ekintzaile feminista da. Genero eta indarkeria gaietan aditua da.
Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziatu zen Milango Unibertsitatean. Ondoren, Iruñean jarraitu zituen ikasketak. Han Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean master titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ondoren, 2017an, Esku-hartze Sozial eta Ongizate-estatuan doktoratu zen unibertsitate berean Violencia de género en la pareja y exclusión social Los efectos de la intersección entre diferentes estructuras de desigualdad (euskaraz: Genero-indarkeria bikotean eta gizarte-bazterkeria. Desberdintasun-egitura ezberdinen arteko elkargunearen ondorioak) izenburuko doktore-tesiarekin.
2020ko urtearen amaieran lehenengo liburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxearekin: La brecha orgásmica (euskaraz: Orgasmo arrakala). iburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxearekin. Saiakera formatuan idatzita, liburuak orgasmoaz eta genero-arrakalaz dihardu dago.
Izenburu bereko hitzaldia debekatu zuen Iruñeko Udalak, Vox alderdiak sare sozialetan salatu ondoren. . Azkenean, baina, Katakrak-en bertan izan zen zentsuratutako hitzaldia. Horrez gain, Nafarroako hainbat tokitan ere Paolaren hitzaldia antolatu da.
Euskaraz mintzatzen da, Iruñerriko AEKn ibilitakoa.
Lanak
Saiakera
- Brecha orgásmica (2020, Katakrak, ISBN 978-84-16946-47-1)
Erreferentziak
- ↑ Orzaiz, Ion.(2015-11-19). «Paola Damonti, Gizarte Laneko ikertzailea NUPen: «Askotan, pertsona bera da erasotzailea eta zaintzailea»» Berria .
- ↑ Ilintxeta, Reyes.(2020-12-31). «Paola Damonti, orgasmoen aldarrikatzailea: "Emakumeen %80k ez dute orgasmorik koitoan"» Argia .
- ↑ Tubia, Iker.(2018-05-23). «Atzekoz aurrera: Paola Damonti, genero eta indarkeria matxistan aditua: «Gaur egungoa da galtzaile kontzeptua»» Berria .
- ↑ NUP. GLS doktore-tesiak: Violencia de género en la pareja y exclusión social. Los efectos de la intersección entre diferentes estructuras de desigualdad. .
- ↑ «Iruñeko Udalak bertan behera utzi du hitzaldi feminista bat "ezegokia" delakoan» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-01-23 .
- ↑ «Mayaren azken erabakia. Zentsura lotsagarria -» euskalerriairratia.eus .
- ↑ Berria. «Katakrak-en izango da Iruñeko Udalak zentsuratu nahi izan duen sexualitateari buruzko hitzaldia» Berria .