peoplepill id: pablo-fermin-irigarai
PFI
Spain
1 views today
1 views this week
Pablo Fermin Irigarai

Pablo Fermin Irigarai

The basics

Quick Facts

Places
Gender
Male
Place of birth
Burguete, Navarre, Spain
Place of death
Pamplona, Cuenca de Pamplona, Navarre, Spain
Age
80 years
Family
Children:
Aingeru Irigarai
The details (from wikipedia)

Biography

Pablo Fermin Irigarai Goizueta «Larreko» (Auritz, 1869ko urtarrilaren 25a - Iruñea, 1949ko irailaren 3a) nafar medikua eta euskal idazlea izan zen, Aingeru Irigarai idazlearen aita eta Jose Angel Irigarairen aitona. Haren estiloa herrikoia eta jasoa da aldi berean, ugaria eta argia, bizia, literarioa baino gehiago. Auritzen, bere etxe izandakoan, oroitarria dago ipinita.

Bizitza

Medikuntza ikasketak Zaragozan eta Madrilen egin zituen. Mediku aritu zen bere bizitza guztian, Beran, Iruritan eta Iruñeko erietxean. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, euskaraz alfabetatu eta idazten hasi zen. Eskualduna aldizkarirako astero idazten zituen kronikak. 1911n Nafarroako EAJ Napartarra astekaria argitaratzen hasi zelarik, Eskualduna-ko irakurleen artean arrakastatsu gertatu ziren atalak eransten zizkion Larrekok. Oso ziren inportanteak herrietako berriak, Nafarroako Pirinioetako ibarretatik, bakoitzak bere etxeko moldean, euskara erraz eta egunerokoan igorritako kronikak. Bere gain egon zen euskara atala eta hala idazteko gaztigatu zien herrietako berriemaileei. Napartarra-n egindako lanaz gainera, Gure Herria, Euskal-Esnalea eta La Voz de Navarra-n ere kolaboratu zuen.

1936ko gerrak eten zuen haren prentsa jarduna. Idazten jarraitu zuen, baina ezkutuka. Nabarmentzekoa da 1993 arte argitaratu ez zen Gerla urte, gezur urte kronika liburua, Espainiako Gerra Zibilean bere inguruan, Iruñean, gertatutakoa kontatzen duena, betiere Francoren aurka agertuz, politikoki abertzalea baitzen.

Euskaltzalea ere bazen eta sarritan agertu zen euskararen erabileraren alde:

«...ez da aski goraka ibiltzea, ez da aski diputadoak hautestea; hori ongi dago, ederki zait, baina, nabarmen horiekin batean baldin nabari ezpadira euskarari zor diogun atxikimendua ta maitasuna, alferrik gabiltza »

—Larreko, 1918

Idazlanak

Artikulu bildumak

  • Nafarroatik (1992, Sendoa)
  • Lekukotasuna (1916-1936) (1992, Sendoa)
  • Gerla urte, gezur urte (1993, Pamiela)

Artikuluak, gaika

  • Euskararen inguruan: "Naparra'ko erranerak", "Nafarroako euskal esakerak", "Eskuara eta toki izenak" eta "Erronkariko uskaraz"
  • Osasunaz: "Apendizitis", "Edarikoia", "Sendalari baten argiak" eta "Guía médica del intérprete de milagros y favores" (azken hori, gaztelaniaz).
  • Bertze batzuk: "Euskaldun bioztuna Mexico'n", "Azkena" eta "Orreaga'n".

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Pablo Fermin Irigarai is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Pablo Fermin Irigarai
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes