peoplepill id: pablo-agustin-agirre
PAA
Spain
1 views today
2 views this week
Pablo Agustin Agirre
Spanish military personnel

Pablo Agustin Agirre

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish military personnel
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Donostia-San Sebastian
Death
Place of death
Donostia-San Sebastian
The details (from wikipedia)

Biography

Pablo Agustin Agirre (Donostia, ? - Donostia, 1745) Espainiako Armadaren Kapitaina, ingelesek preso hartu zuten 1720an.

Biografia

Donostian jaioa, Indietako Armadan hasi zen, itsas eta gerra kapitainaren gradua lortuz. 1727ko abenduaren 14ko aginduaz fragata kapitaina izendatuta, Santanderrera bidali zuten. 1728an "Andalucia" itsasontziaren agindua hartuta Mediterraneo aldera joan zen, Francisco Cornejo teniente-jeneralaren agindupean. 1731ko otsailaren 23an "Castilla" itsasontziaren agindua hartu zuen eta 1732an "Infante"arena. "Infante"arekin Veracruzera eta Habanara joan zen. Itzultzerakoan, beste ontzi askorekin batera, Bahama kanalean naufragatu zuen. Habanan "Europa" itsasontziaren agindua hartu zuen. 1734ko ekainaren 19an Cádizera heldu zen. Itsasontzi desberdinetatik igaro ondoren, tartean Finisterre inguruan kortsarioen aurka, 1740ko urtarrilan berriro ere Amerikara joateko helburuarekin, oraingoan ere "Princesa" ontziaz, itsasoratu zen baina Ferroletik gertu hiru itsasontzi ingelesekin egin zuen topo, "Oxford", "Kent" eta "Lenox" itsasontziekin alegia. Ingalaterrako ontziak Colvill Mayneren agindupean zeuden. Borroka desorekatua izan zen eta azkenik garaitua izan zen. Borroka horretan, 1740ko apirilaren 8ko ekintza bezala ezagututa, Agirre larri zaurituta gertatu zen. Preso, maiatzaren 9an Portsmouthera eraman zuten eta "Princesa" ingelesen eskuetan gelditu zen; Portsmouthen 32 hilabete egon zen. Beste presoekin trukatuta, 1742an, askatua, Donostiara itzuli zen baina zituen zaurien ondorioz 1745ean hil egin zen. Santa Maria basilikan eman zioten lurra.

Bibliografia

  • Beatson, Robert (1804): Naval and military memoirs of Great Britain, from 1727 to 1783. 1. Longman, Hurst, Rees and Orme.

Erreferentziak

  1. Luis Murugarren: San Sebastian. Donostia. Donostiako Aurrezki Kutxa, 1978, 487.or.
  2. Luis Murugarren: San Sebastian. Donostia. Donostiako Aurrezki Kutxa, 1978, 487.or.

Kanpo loturak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Pablo Agustin Agirre is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Pablo Agustin Agirre
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes