Oscar Martin
Quick Facts
Biography
Oscar Martin (Winterthur, Suitza, 1977) Soinu-artearen, instalazioen, sistema elkarreragile eta generatiboen, performance-aren eta irrati-net-art-aren alorretan lan egiten duen programatzaile eta artista experimentala da. Valenciako Unibertsitate Politeknikoan Arte Ederretan lizentziatua da, eskulturaren eta medio berrien espezialitateetan.
Gaur egun, noish ezizena erabiltzen duen soinu-artista elektroniko honek, Bartzelonan egiten du lan. Software askearen izpirituaren defendatzaile sutsua da, eta gisa hortako lanabesen bidez sortzen ditu soinuaren sintesirako eta prozesamendurako tresnak, gero prozesu algoritmiko eta kaotikoak erabiliz bere soinuzko konposizioak egiteko baliatzen dituenak. Besteen artean, Free Software Series, Uzusounds, Drone Records edo Tecnonucleo bezalako disketxeek argitaratu dituzte, gerora Europako nahiz Hegoamerikako hainbat lekutan zuzenean aurkeztuak izan diren bere lanak. Horrez gain, Martin, MetaminaFNR streaming plataformaren arduraduna da eta Espainiako musika eta soinu experimentalei eskainitako UrsonateFanzine argitalpenaren editore lanak betetzen ditu.