Oroitz Jauregi
Quick Facts
Biography
Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 18a) hizkuntzalaria etaEuskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.
Euskaltzain urgazlea da 2021eko azaroaren 26tik.
Biografia
Ikasketak
Euskal Filologian (1997) eta Aleman Filologian (2004) lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziatura bataren eta bestearen artean Alemanian (Max Planck Institut-en) ikerketa egonaldia egin zuen eta ikerketa hariari jarraituz, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologian doktore titulua lortu zuen 2007an Euskal Herriko Unibertsitatean “Euskararen silaba: egitura eta historia” izenburuko lana aurkeztuta. Tesiaren izenburuak iradoki dezakeenez, euskararen fonetika eta fonologia arloak izan dira Oroitzen iker eremu nagusienak.
Irakasle ibilbidea
2004an hasi zen UPV/EHUn eskolak ematen eta 2009tik aurrera Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko kide da. Eskolak Graduan eta Graduondoan ematen ditu, gehienetan fonetika eta fonologia arloko gaiak lantzen dituzten ikasgaiak irakasten ditu.
Sariak
2009an I. Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen, EHUk eta Euskaltzaindiak antolatua. Euskararen silaba, egitura eta historia ikerlanarekin, euskarazko tesi onena egin zuen.
Gerhard Bähr euskalari legazpiarrari buruz egindako liburua argitaratu zuen 2005ean, Bährrek Azkuerekin, Schuchardt-ekin eta Urkijorekin trukatu zuen gutuneria emateko. 2016an, berriz, gerrari buruzko Hurrengo geltokia filma egin zuen, Jon Diazekin batera.
Argitalpenak
- Correspondencia de Gerhard Bähr con R. M. Azkue, H. Schuchardt y J. Urquijo (1920-1944) (2005)
- Euskararen silaba: egitura eta historia (2008)
- Bihotz ahots: M.L. Oñederra irakaslearen omenez [arg. elkarlanean] (2019)
Erreferentziak
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. «Jauregi Nazabal, Oroitz» www.euskaltzaindia.eus .
- ↑ «Nerea Azurmendi eta Oroitz Jauregi kide urgazle egin ditu Euskaltzaindiak» Goierriko Hitza 2021-12-01 .
- ↑ «Irakasleak - master - UPV/EHU» master .