Olga Leibar Mendarte
Quick Facts
Biography
Olga Leibar Mendarte (Oiartzun, Gipuzkoa, 1954ko irailaren 2a) irakaslea, aktibista politikoa, gizarte ekintzailea, solidarioa eta feminista da.
Biografia
Ixiar Mendarte Kasares eta Adolfo Leibar Axperen alaba da, zazpi senideren artean hirugarrena. Elizalde auzoan jaioa, Oiartzunen eman du bere bizitza osoa nahiz eta militantzi politikoan urte luzez Errenterian kokatuta ibili. Oiartzungo Iturburu haur-eskolako sorreran parte hartua da.
Ikasketak
- Administrari ikasketak
- Magisteritza (haur hezkuntza) Mondragon Unibertsitatean.
Lanbideak
Irakasle modura Lezoko Haur-eskolan 6 urtez aritu ondoren Berako Labiaga ikastolan eman ditu 35 urte, bertan jubilatu zen arte. Ikastolako proiektu berrien garapenean aritu izan zen lanean, hara nola, Zirika, Haurtxoa eta Mari Domingi bezalako proiektuetan. Bertan eman zion hasiera, geroago Panpina Solidario modura hedatuko zen ekimen pertsonalari.
Konpromiso politikoa
Gazte hasi zen talde politiko eta sindikaletan parte hartzen. Herri Gaztedin ibilitakoa da eta ondoren LCR-ETA VI, LKI, geroago ZUTIK izango zeneko militante iraunkorra izan da. Komite Internazionalistan jardundakoa. Alor sindikalean berriz, Langile Komisioak sindikatutik pasa ondoren LAB-eko kide da. Mugimendu ekologistan ere, modu aktiboan jarraitzen du eta konpromiso hauez gain, 2019ko legealdian Oiartzungo udaleko zinegotzi izan da, BILDU koaliziotik..
Ekintzaile feminista
Bere bizitzako kezketako bat izan da emakumearen duintasun eta berdintasunaren gaia. Oiartzunen sortutako lehen koadrila mistoko kide izatetik hasita, beti egon izan da mugimendu feministetan antolatua. Errenderiako Asanblada Feministan hasi zen militatzen, Oiartzungo Feministen Asanbladako partaide izatera pasa zen arte. 2019ko legealdian Udaletxeko Berdintasun zinegotzi kargua izan zuen.
Solidaritatea
Sahararren aldeko konpromisoan ere nabarmendu da Olga. Bera tarteko, herrian sortu zuten El WatanSahararren aldeko Oiartzungo Elkartea 2003. urtean. Partaide aktiboa eta iraunkorra da eta asko izan dira elkarte modura bultzatu, burutu edota koordinatu dituen proiektuak. Horien artean aipagarriak:
- Oporrak bakean.Urteetan zehar, 12 haur saharar artatu izan dituzte bere etxean.
- Janari bilketa eta banaketa.
- Errefuxiatuen kanpalekuetara bidaiak. Zazpi urtetan zehar bertaratu izan da kanpanlekuetako hobekuntza proiektuak martxan jartzen laguntzera. Aipatzekoak: etxeetan eguzki plakak jartzea; udaletxe eta auzoetan megafonia sistemaz hornitzea; ur bidoien horniketa zabaltzea edota saharar kanpamenduko eskoletan ikuskizun kultural eta artistiko ezberdinak bideratzera, hara nola: antzerkiak, musika, edota txontxongiloak bezalako jarduera kulturalak. Lan guztia hauek dute jarraipena Oiartzungo ikastetxeetan egiten diren aurkezpen eta erakustaldietan.
- Trapuzko panpinak eta eskulanak, sahararren alde.
Erreferentziak
- ↑ Adolfo Leibar Axpe. 2021-11-09 .
- ↑ (Gaztelaniaz) MUÑECAS DE TRAPO POR SAHARA – Birsortu. .
- ↑ ««Oiartzuar guztien espektatibak betetzeko lan egingo dugu berriz»» El Diario Vasco 2019-06-15 .
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus .
- ↑ ««2002an izan zen Cori gurekin, eta 15 urte beranduago, berriro etorri da bisitan Aranora» - Arano» Kronika.eus .
- ↑ Nortzuk gara – Oporrak Bakean. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sahara-Janari bilketa egingo da bihar, etzi eta hilaren 21 eta 22an» El Diario Vasco 2011-01-13 .
- ↑ «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) MUÑECAS DE TRAPO POR SAHARA – Birsortu. .