Olatz Mitxelena
Quick Facts
Biography
Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1989 urtarrilaren 13a) gipuzkoar irakasle, idazle eta zutabegilea da.
Ibilbidea
Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Filosofian lizentziaduna, Bartzelonan Estudios Comparados de Literatura, Arte y Pensamiento masterra burutu zuen gero. Idazle Eskola Graduondokoa eta Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista Graduondokoa ere egin zituen.
Bigarren Hezkuntzan lan egin du, Euskara nahiz Filosofiaren Historia irakasgaien irakasle; gaur egun, Donostiako IRALEn irakasle lanak egiten ditu.
Idazlanak
2021ean XXIV. Igartza Saria irabazi zuen Arrakalak izenburuko ipuin sorta proiektuari esker. Saria irabazteari esker, 2023an 'Arrain hezur bat eztarrian' narrazio-liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin.
2022an, Marina Garcés filosofoaren Filosofía inacabada liburua euskarara ekarri zuen Jakin argitaletxearen eskutik Filosofia amaitu gabea izenburuarekin.
Maiztasun jakin batekin, ostiraletan argitaratzen den Oarso Bidasoko Hitzan iritzi artikuluak idazten ditu.
Literatur Sariak
- Ignacio Aldecoa Saria, Arabako Foru Aldundia, 2021.
- Igartza Literatura Beka XXIV, Beasaingo Udala, CAF, Elkar, 2021.
- Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa, 1. saria. Berria, 2018.
- Bordari ipuin lehiaketa, 1. saria. Hondarribiako Udala, 2014.
- XXXIII. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa, 25 urtetik beherakoen saria. Ereintza Elkartea, 2013.
- Lasarte-Oriako Literaturako XXVI. Lehiaketa, 1. saria. Lasarte-Oriako Udala, 2012.
- Urruzuno Literatur Lehiaketa. Eusko Jaurlaritza, 2004, 2005, 2006.
- Narrazioak eta Olerkiak, R. Mª Azkue Saria. Euskaltzaindia, 2003, 2004, 2005.
- "Arrain hezur bat eztarrian" liburarekin.
- Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako saria jasotzen.
Erreferentziak
- ↑ Gurrutxaga, Iñaki.(2023-03-17). ««Idazle izan nintekeela ikusarazi dit Igartza bekak»» Goierriko Hitza .
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko.(2023-03-31). «Olatz Mitxelena: "Gizakiaren ezintasunetara joaten zait begirada"» Oarsoaldeko Hitza .
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko.(2023-03-16). «Komunikazio falta eta ezintasuna zeharkatzen dituzten hamar ipuin, Mitxelenaren estreinakoan» Oarsoaldeko Hitza .
- ↑ (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Filosofia amaitu gabea - Marina Garcés Mascareñas» www.txalaparta.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kulturaren definizio bat, Olatz Mitxelena Larretaren eskutik - Kroketak - Podcast en iVoox» iVoox .
- ↑ «Olatz Mitxelena Larreta» Oarsoaldeko Hitza 2022-09-15 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alejandro Morellón y Olatz Mitxelena Larreta ganadores de la cincuenta edición del PREMIO IGNACIO ALDECOA DE CUENTOS, que convoca la Diputación Foral de Álava» deconcursos 2022-02-10 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El premio Ignacio Aldecoa cumple 50 años y el Ernestina de Champourcin alcanza ya su edición 31» EITB 2022-06-11 .
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko.(2021-09-16). «Olatz Mitxelena Larretak irabazi du XXIV. Igartza Saria» Oarsoaldeko Hitza .
- ↑ Mitxelena, Olatz.(2023-05-30). «Grezia: memoriaren postalak» Berria .
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko.(2019-01-15). «Olatz Mitxelenak irabazi du Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketa» Oarsoaldeko Hitza .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Olatz Mitxelena Larretak irabazi du Bordari Literatura Saria, Hondarribian» El Diario Vasco 2014-12-19 .
- ↑ Irakaskuntza ertaineko Urruzuno literatur lehiaketa 2004. Eusko Jaurlaritza, 255 or. ISBN 84-457-2160-7..
Ikus, gainera
- Emakume idazleak
- Gipuzkoako idazleak
- Kategoria: Euskal idazleak