Nikolasa Atxika-Allende
Quick Facts
Biography
Nikolasa Atxika-Allende Iturri edo Nikolasa Atxikallende Iturri (Abiña baserria, Mundaka, Bizkaia, 1873ko apirilaren 19a - Bizkaia, 1951ko martxoaren 20a) Sabin Arana Goiriren emaztea izan zen. Sabin Aranak Nikole izenaz deitu ohi zuen. Garai hartan Euskal Herrian ezohikoak ez ziren isiltasun behartua eta hainbat hertsapen gordinki bizi izan zituen lehen eskutik, kartzela ere tartean.
Nikolasaren aita Jose Mari Atxikallende Errigoititik Sukarrietako Abiña baserrira ezkondu zen, han Sukarrietako alkate eta zinegotzia izan eta Sabin Aranarekin lur sailak saltzeko tratuan ere ibili zelarik, ama berriz Maria Iturri, Abiña baserrian jaioa.
Nikolasa Sukarrietako Abiña baserrian jaio zen. Bikotea 1898ko urtarrilean Abiña baserrian ezagutu eta handik aurrera harremanarekin jarraitu zuten. 1900ko otsailaren 2an 25 urte zituela Sabin Aranarekin ezkondu zen. Aldiz, 1903ko azaroaren 25ean alargundu zen. Gerora, berriz ezkondu zen Eugenio Alegria Bilbao Sukarrietakoa kapitainarekin; hura ere, baina, hil egin zen 1918an gripeak jota.
Erreferentziak
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea.(2020-06-14). «NIKOLE BIHOTZEKOA; ATXILOTUA, KARTZELATUA, EPAITUA ETA IRAINDUA» GARA ..
- ↑ Nikolasa Atxikallende. Sabino Aranaren emazte ahaztua. Argia.com