Nerea Mujika Ulazia
Quick Facts
Biography
Nerea Mujika Ulazia (Durango, 1960) irakasle eta kultura eragile euskalduna da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Gerediaga Elkarteko presidente gisa, Durangoko Azokaren arduraduna.
Lan akademiko eta profesionala
Nerea Mujika geografiako lizentziatua da eta historiako doktorea da (Nafarroako eta Deustuko Unibertsitateetan). Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Bilboko campusean irakasten du 1983tik, turismo graduko ikasgaiak gehienbat. Unibertsitate horretan Euskal Gaien Institutuko zuzendaria izan zen 2011tik 2016ra.
Toponimia gaiak ere ikertu eta landu izan ditu. 1996tik Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko Toponimia Batzorde Bereziko aditua da.
2004. urtetik Gerediaga Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren zeregin publiko ezagunena Durangoko Azoka izanik, kultura proiektu honen arduradun eta eledun gisa aritu ohi da.
2015, 2017, eta 2019an: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.
Bizitza pertsonala
Eneko Sagardoy aktorearen ama da Nerea Mujika.
Argitaratutako liburuak
- Toponimia eta kartografia . oinarrizko eskuliburua (Eusko Jaurlaritza, 2002)
- ̈El pasado reciente de Durango y su comarca (1960-1991) (Deustuko Unibertsitatea, 2005)
Erreferentziak
- ↑ «Nerea MUJIKA ULAZIA - Jakin.eus» www.jakin.eus ..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irakasleak | Deusto» www.deusto.eus ..