peoplepill id: nerea-apodaka
NA
Spain
1 views today
1 views this week
Nerea Apodaka
Basque artist

Nerea Apodaka

The basics

Quick Facts

Intro
Basque artist
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Laudio/Llodio, Cuadrilla de Ayala / Aiarako eskualdea, Álava, Spain
Age
33 years
Education
Bachelor of Fine Arts
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Nerea Apodaka (Laudio, 1992) artista plastikoa da.

Biografia

Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean eta Erromako RUFA unibertsitatean (Rome University of Fine Arts). Ondoren, Ikerketa eta Sormena Artean masterra gauzatu zuen EHUn, non, 2018a geroztik, doktorego tesia egiten dabilen. Aldi berean, Box Art Bilbaoko pintura-begirale gisa eta Bilboko Arte Ederren Museoko hezitzaile eta gidari gisa lan egiten du.

Bere lan artistikoari dagokionez, erakusketa ugaritan parte hartu du, banaka zein kolektiboki.

Ekoizpen artistikoa

Bere ibilbide artistikoan zehar, euskarri desberdinak erabili izan ditu, marrazkiak, pinturak, grabatuak, eskulturak edota argazkiak, beti ere euskarria momentuan egiten zebilen lanari moldatuz. Izan ere, irudikapen ereduan eta disziplina-ordenak berrikustea interesatzen zaio Apodakari, aurkako kontzeptuen arteko tentsioak sortuz. Hala, morala eta printzipio onak, gustua, sublimea, sentikortasuna, edertasuna eta hoztasuna, arraroa, eroa, zaharkitua, absurdua eta askatasuna, zoria eta arraza, estetika eta etika bezalako kontzeptuak kokatzen ditu elkarren aurka.

Pertsona gisa gauza batzuek kezkak eragiten dizkidate, erakarri egiten naute, eta horiek tentsioan jartzea bilatzen dut; bizi garen kontraesan horiek nabarmentzeko edo, besterik gabe, gozatzeko. Nik Arte deitzen diot horri, gogoko dut.

Gaur egun, eskultura hobesten du Apodakak gai horien inguruan gogoeta egiteko. Eskulturak askotariko objektuetatik abiatuz sortzen ditu, jatorri eta garai anitzetakoak, erostiakoak, opari gisa jasotakoak edota aurkitutakoak. Gero, objektu horiek mini-collage bertikaletan batzen ditu eta emaitza irudi totemikoak eta idolo sinbolikoak gogorarazten dituzten eskulturak dira, artistak feitiço deitzen dituenak. Prozesu horren bitartez, bere nahia ordena magiko bateko zerbait bilatzea da, sakratua, totema eta fetitxea nahasiz.

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Nerea Apodaka is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Nerea Apodaka
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes