peoplepill id: naroa-gorostiaga
NG
1 views today
1 views this week
Naroa Gorostiaga
Euskararen Erakunde Publikoan hizkuntza kargudunetako bat

Naroa Gorostiaga

The basics

Quick Facts

Intro
Euskararen Erakunde Publikoan hizkuntza kargudunetako bat
Gender
Female
The details (from wikipedia)

Biography

Naroa Gorostiaga Barriola Euskararen Erakunde Publikoko hizkuntza kargudunetako bat da. Iparraldeko euskara agirien kudeaketan, hizkuntzaren baieztapenean eta euskara-gaitasuna lantzeko ikastaroak eta laguntzak antolatzen parte hartzen du, batez ere.

Ikasketak

Iparraldeko ikastolak biltzen dituen Seaskako lehen belaunaldietako ikasle izan zen, Etxepare lizeoraino. Zuzenbide ikasketak egin zituen. Txikitatik hizkuntza anitzak eta euskalki asko entzuteko moduan izan da.

Kazetaria eta kulturgilea

18 urtez irrati-lanean aritu izan zen. Hasieran irrati-lana Gure Irratian ezagutu eta ikasi zuen, han Anje Duhalde izan zuen irakasle.Gero, Radio France Pays Basque-n ibili zen. Geroago Radio France Pays Basque irratiko animatzailea izan zen, hango zazpi urteak baliatu zituen kazetari lanera formatzeko. Eta azkenean 1999an Euskal Irratietara joan zen erredaktore buru eta koordinatzaile izateko (Gure Irratian - Antxeta Irratia - Xiberoko botza - Irulegiko irratia).

Bestalde, kazetari moduan ETBko "Iparraldea" saioaren egile izan zen Agustin Errotabehererekin batean, baita Euskaldunon Egunkarian eta Gaur8 astekarian kolaboratzailea ere.

Hainbat ekitaldiren euskarazko aurkezle lanetan ibili izan da, horien artean daude hauek: AEKantuz, Haur kantu txapelketa, Sukalki eta Marmitako txapelketak, eta Munduko WBC boxeo-txapelketa bat.

Euskal kulturgintzako eta alor sozialeko hainbat elkartetan parte hartu izan du boluntario edota itzultzaile lanetan, besteak beste, Euskal Herria Zuzenean, UEU, Radiokultura.eus... Pika eta Pinpirin haur aldizkarietan itzultzaile lanetan aritu zen.

Euskararen erabilera zuzenaren bultzatzailea

Baionako Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Euskaltzaindiarekin euskararen erabilera zuzen egiteko hainbat ikastaro koordinatu ditu.

Euskaltzaindiak, bere ehungarren urteurrena eta euskara batuaren berrogeita hamargarren urteurrena kari, antolatu mintzaldi sorta bat proposatu zuen Baionako Herriko Etxean Naroa Gorostiaga-ren hitzak.

Erreferentziak

  1. «Lan-talde teknikoa - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria -» OPLB Office Public de la Langue Basque - Pays Basque - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria ..
  2. Naroa Gorostiaga - Gaurko egoera. Euskararen batasuna nola ikusten den Ipar Euskal Herritik. Euskaltzaindia. 100 urte Euskara ehuntzen. ..
  3. «Naroa Gorostiaga. Bihotzeko Fonoteka» www.eitb.eus (Euskadi Irratia) ..
  4. Arbelbide, Nora (2002-12-12) «Kirola Indartu Nahian. Euskal Irratiak. Kirol saileko laguntzaileak trebatu nahi dituzte.» Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) ..
  5. Etxeleku, Iñaki (2008-02-08) «Autofinantzaketa lortu behar dugu aurten nagusiki.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) ..
  6. «Berria.eus | Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua» www.berria.eus ..
  7. (PDF) Naroa Gorostiaga. Euskal irratien arteko erredaktore-buru eta koordinatzailea, 1999ko maiatza/ekaina, ..
  8. Arbelbide, Nora (2002-12-12) «Kirola Indartu Nahian. Euskal Irratiak. Kirol saileko laguntzaileak trebatu nahi dituzte.» Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) ..
  9. Naroa Gorostiaga: “Eragile desberdinei euskararen arloan zuzen egiteko tresnak eman nahi dizkiegu” – UEU365 ..
  10. Naroa Gorostiaga: “Euskararekin lan egiten duten profesionalek behar dituzte nolabaiteko segurtamenak eskuratu” – UEU365 ..
  11. Naroa Gorostiaga: “Hizkuntzaren kalitatean Iparraldeko beharrak ikusten ditugu, eskaerak baditugu alde guztietatik” – UEU365 ..
  12. Euskaltzaindia Euskara Ehuntzen: Naroa Gorostiaga Kanaldude ..

Ikus, gainera

  • Euskal Konfederazioa

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Naroa Gorostiaga is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Naroa Gorostiaga
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes