peoplepill id: nagore-muriel
NM
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Female
Place of birth
Aduna, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
Education
University of the Basque Country
The details (from wikipedia)

Biography

Nagore Muriel Letamendia (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 2000) film-zuzendaria da.

Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bitartean bere bizitza profesionala garatu zuen. Bilboko Begira produkzio-etxean ari da editore, ekoizle eta community manager gisa. Hainbat bideoklip, sustapen-bideo eta film laburretan parte hartu du, beste hainbat funtziotan: script, editore, zuzendaritzako laguntzaile edo produkzio-buru.

Ibilbidea

Ikasketak: Ikus entzunezko komunikazioa. Multimedia produkzioa eta errealizazioa 2018 -2022 Euskal Herriko Unibertsitatean. Publizitatea eta harreman publikoak Unibertsitate berean 2019 - 2023.

Nagore Muriel gazteriaren epaimahaitik, film-zuzendari izatera igaro zen 2022an.Gradu Bukaerako Lan gisa sortu zuen proiektua eta Nest sailean hautagai izatera igaro zen.

Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da, eta lehenengo aldia izan da EHUko lan bat hautatzen dutena.

2022ko Zinemaldiko Nest sarirako hautagaien artean, lehiaketaren 21. aldian: Mikele Landa Eigurenek zuzendutako Noizko basoa eta Nagore Muriel Letamendiaren Erro bi. izan ziren.

«21 urtean euskarazko lanik hartu ez izana bada hausnarketara eramaten zaituen zerbait», azaldu zuen Murielek.

Halaber bada garrantzia duen beste kontu bat ere: emakumeek sortu dituzte Nesten proiektatutako euskarazko lehen bi lanak.

Fikzio lana da Murielena. Ikusleak gogoeta egitera bultzatu nahi ditu, heriotza eta hark biltzen duen guztia. Hala azaldu zuen: «Ama-alaben arteko gatazka bat da. Amari senarra hil zaion bezala, alabari aita hil zaio, eta kontatzen da bi pertsonaiek nola aurre egiten dieten heriotzari eta doluari». Dolua aurrera eramateko «modu desberdinak» daudela erakutsi nahi izan zuen: baserritik ihes egiteko beharra sentitu du alabak; elkarrekin egotekoa, berriz, amak.

Murielen filmean, isiltasunek hartzen dute garrantzia. Zuzendariaren arabera, dolua isilean egiten den prozesu bat dela irudikatzea zuen helburu. Eta gehitu zuen isiltasunaren bitartez askotan hitzez baino gauza gehiago esan daitezkeela. Abesti batekin amaitzen da, baina, filma: «Istorio guztia beste pertsona baten bidez kontatzen da».

Filmografia

2021- Zin dagit (Bideo musikala)

2022- Erro bi (laburmetraia)

Erreferentziak

  1. «'Erro bi'» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-09-13 .
  2. Kafea, Bigarren.(2022-09-21). «Nagore Muriel; gazteriaren epaimahaitik, zuzendari izatera» irratia.naiz.eus .
  3. Alzuru, Jone Bastida. «Euskarazko lehenak, emakumeenak» Berria .
  4. «Trece novísimos cineastas en la plaza de las Cigarreras» El Diario Vasco 2022-09-21 .
  5. «Nagore Muriel: Pozik nago Erro bi laburmetraiak izan duen harrerarekin» EITB 2022-09-20 .
  6. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Nagore Muriel is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Nagore Muriel
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes