Nagore Fernandez
Quick Facts
Biography
Nagore Fernandez Zabala (Bermeo, Bizkaia, 1997ko apirilaren 23a) EHUko ikertzailea eta literatura kritikaria da. 2020tik Berrian dihardu literatur kritikari.
Ikasketak
Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Ikasketak amaitu zituen 2019an. Ondoren Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterra egin zuen.
Ikerketa
Bere ibilbidearen hasieratik aztergai izan du euskal ipuingintza modernoa, eta genero-ikuspuntutik ikertu ditu lan horiek. Hala, bere burua kritika feminista garaikidean kokatu du. Genero-ikuspegia txertatuta duten lanen María Goyri saria jaso zuen 2020an Euskal ipuingintza garaikidea genero-politikaren argitan: maskulinitate eta feminitate ereduak aztergai master amaierako lanagatik.
Idazlanak
Berria egunkarian kritika ugari argitaratu ditu, Armiarma kritiken hemerotekan jasota daudenak. Horrez gain, arlo akademikoan ere argitaratu du:
- Feminist agenda(k) Eider Rodriguezen Katu jendea eta Bihotz handiegia ipuin liburuetan. Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, 1-2, 49-82. or. (2021).
Erreferentziak
- ↑ «ORCID» orcid.org .
- ↑ Fernandez, Nagore. «Nagore Fernandez» Berria .
- ↑ Fernández Zabala, Nagore.(2020-05-22). Genero politika XXI. mendeko lehenengo hamarkadako euskal ipuingintzan. .
- ↑ «Maria-Goyri-Trabajos-premiados - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» Berdintasunerako Zuzendaritza .
- ↑ Zabala, Nagore Fernandez.(2021). «"Feminist agenda(k)" Eider Rodriguezen "Katu jendea" eta "Bihotz handiegia" ipuin liburuetan» EGAN (2):49–82. ISSN 0422-7328. .