Mixel Etxebest
Quick Facts
Biography
Mixel Etxebest (Maule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a -) Euskal Herriko enpresaburu eta politikaria da. Egun Maule-Lextarreko auzapeza da.
Biografia
Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.
Artzainak lantegi taldeko burua izateagatik ezagun egin zen; arlo ekonomikoan Herrikoa elkarteko presidentea ere bada. Tokiko politikan aspalditik sartu zen; 1999an zerrenda abertzalean eta beste birritan hautagai izan ostean (2002an bere zerrendako zinegotzi bakarra izan zen), 2008an Maule-Lextarreko auzapez kargua hartu zuen Agir ensemble pour Mauléon zerrenda independentearen izenean. Taldeak ez zuen etiketa politikorik eta sentsibilitate desberdinak bildu zituen, haien artean zerrendarik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearena; Etxebesten taldeak zinegotzi guztiak lortu zituen. Urte horretan Euskal Herriko herrialdeetako hiriburuetako alkateen artean euskaldun bakarra zen. 2011n Hautetsien Biltzarreko lehendakariordea da.
Erreferentziak
- ↑ Euskaraz hala idatzi dute erreferentzia ugarik; euskaraz Michel Etxebest ere topa daiteke. Frantseserako sortutako grafiaren arabera Michel Etchebest.
- ↑ Les 100 qui font bouger le Pays Basque, L'Express, 2001eko otsailaren 15a.
- ↑ Philippe Etxegorriren bloga.
- ↑ Mozione bat Eüskal-Herriko Haütesien partez, Xiberoko Botza, 2011ko azaroaren 14a.
Ikus, gainera
- Maule-Lextarreko herriko etxea
Kanpo loturak
- (Frantsesez) Agir ensemble pour Mauléon zerrendaren webgunea.
- Elkarrizketa interneten.