Mirari Martiarena Iraola
Quick Facts
Biography
Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986ko abenduaren 8a), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna 150etik gora herritan zabaldu du Idoia Torregarairekin batera.
Kazetaritza ikasketak 2009an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gero 2009an ikus-entzunekoen eta espektakuluen ekoizpena ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan.
Umoregilea
Martiarena Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Idoia Torregarairekin batera, LANKU ekoizpen-etxearekin. Ikuskizunean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik. Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.
Luze edo Motz umorezko ikuskizun berri bat sortu zuen 2020an Idoia Torregarairekin. Feminismoa eta euskara dira haien lanaren ardatzak. Umoretik hitz egiten dute hilekoaz, emakumeen masturbazioaz eta menopausiaz.Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen zuten.
Kontrazala bakarrizketa (2022).
2023an Harpa Jotzen podcast-a ireki zuen EITBn Idoia Torregarairekin.
Gidoigilea
Euskal Telebistako hainbat saiotan lan egiten du gidoigile gisa, besteak beste hauetan:
- Txoriene
- Barre libreak
- Egunak egin du saioan Xegun Altolagirre koordinatu zituen gidoilarien artean hauek egon ziren: Mirari Martiarena, Aintzane Usandizaga, Iñigo Dierez, Beñat Iturbe eta Hasier Larrea.
Kazetaria
Oiartzun Irratian hasi zen kazetari-lanean, geroago Udako Euskal Unibertsitatearen komunikazio-bulegoan, Ttipi-Ttapa aldizkarian eta Erran.eus atarian ere aritu da. Ohiko kolaboratzailea izaten da Euskadi Irratian (udako Blai! saioan, Dida...), Berria egunkarian eta Gaur8 astekarian.
Herritar aitortza
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.
Erreferentziak
- ↑ Hamaika Telebista.(2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista .
- ↑ Mujika, Amagoia.(2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) .
- ↑ Unanue Irureta, Maialen. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria .
- ↑ Arguiñano, Joseba.(2020-09-30). «Umorea ez da unibertsala, leku batean grazia egiten duenak min eman dezake bestean Joseba Arguiñano sukalerrian.» EITB Euskal Irrati Telebista (EITB) .
- ↑ Biba Zuek.(2020/11/25). «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista (Euskal Telebista) .
- ↑ 20191120 Mirari Martiarena. .
- ↑ «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-25 .
- ↑ Donostia Kultura.(2022). «Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai» www.donostiakultura.eus .
- ↑ Mujika Telleria, Miren. ««Hasieran hotz egongo dena berotu nahi dut, pixkanaka»» Berria .
- ↑ «Podcast audioa: #01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin. Harpa Jotzen. EITB podkast.HirudamatxEITBPodkast | Harpa Jotzen» EITB 2023-02-13 .
- ↑ «Txoriene saioko atal guztiak osorik | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus .
- ↑ «'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus .
- ↑ Urkizu, Urtzi. «'Egunak egin du' eta 'Ahotsak' saioak, bihartik aurrera ETB1en» Berria .
- ↑ «Mirari Martiarena erotiko etorri zaigu, kontuz!» EITB Euskal Irrati Telebista .
- ↑ Martiarena Iraola, Mirari.(2021). «Mirari Martiarena Iraola» Berria .
- ↑ Martiarena Iraola, Mirari.(202-03-20). «Hamabost urte» GAUR8 .
- ↑ (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 .
Kanpo estekak
- Pakian donai, pakian utzi Hamaika Telebista, (2018-03-16)
- Mirari Martiarena Linked-in sare-sozial profesionalean
- «Mirari Martiarena Iraola» Berria-ko kolaboratzailea
- Harpa Jotzen EITBko podcast-a. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- Elkarrizketa: Hasieran hotz egongo dena berotu nahi dut, pixkanaka Berria, 2022.04.21