peoplepill id: mentxu-ramilo-araujo
MRA
Spain
1 views today
1 views this week
Mentxu Ramilo Araujo
Spanish researcher

Mentxu Ramilo Araujo

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish researcher
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Vitoria-Gasteiz, Cuadrilla de Vitoria, Araba / Álava, Spain
Age
46 years
Education
Doctor
University of the Basque Country
Mentxu Ramilo Araujo
The details (from wikipedia)

Biography

Mentxu Ramilo Araujo (Gasteiz, Araba, 1978ko uztailaren 14a) Zientzia Politikoetan eta Administrazio-zientzietan doktorea, profesional in(ter)dependientea, wikilaria eta WikiEmakumeok proiektuaren bultzatzailea da. Wikimedia Españako lehendakariordea eta Idazleen Eguneko editatonaren inspiratzaile ere bada 2016. urtetik.

Biografia

Formakuntza

Zientzia Politikoetan eta Administrazio-zientzietan doktorea da UPV/EHUn (2010), Bikain Cum Laude Katalunian eta Euskadin informazioaren eta/edo ezagutzaren gizartea sustatzeko politika publikoei buruzko ikerketarekin. Bere hitzetan, antropologoaren arima duen politologoa da. Izan ere, gehiago gustatzen zaio pertsonen istorioak entzutea eta kontakizunak kontrastatzea liburutegi edo dokumentazio-zentro batean irakurtzea edo idaztea baino

Dibulgazioa dela eta:

Dibulgaziorik gabeko ikerketak ez du zentzu handirik, nire ikuspuntutik. Jakintza partekatu eta askatzean sinesten dut. Uste dut sarbidea erraztu behar dela, eta ez dugula denbora galdu behar gurpilak berrasmatzen, baizik eta gure arbasoek egin dutenetik abiatu eta hobetu. Internet izan arren, epe laburreko memoria dugu eta ez dakigu aldameneko eraikinean zer egiten ari den.Mentxu Ramilo Araujo

2013. urtean EHUko Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasuneko Masterra egin zuen.

Ibilbidea

Ikertzaile

IKTn erabilera zentzuak pertsonei eta erakundeei eskaintzen dizkien aukerak ikertzen eta zabaltzen ditu. Internetek jakintzak ikusarazteko, pertsonak ahalduntzeko eta sarean lan egiteko duen ahalmena nola aprobetxatu jakin nahi du. Atentzioa ematen dion edozein gairi buruz ere ikertzen du: kontzejuak eta emakumeen parte-hartze politikoa, landa eremuko bakardadeak, autodefentsa feministaren genealogia...

2004az geroztik, hainbat gairi buruzko gogoetak idazten ditu Enredando blogean. Eta, harrezkero, etengabe nahastu ditu Internet eta sare sozialak, teknologia sozialek eskaintzen dituzten aukerak erakusten saiatuz.

2006. urtean Euskadiko Internauten Elkarteko kide izan zen Elkartearen esparruan, eta bertatik bultzatu zuen ΝWeb1.0 ekimena, euskal erakunde publiko batzuen web orriak hobetzeko herritarren iritzia jasotzeko.

2018an ikerketa bat egin zuten, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak finantzatua, Arabako Kontzejuetan emakumeen parte-hartze politikoa ezagutzeko.

Bideratzaile

Bideratzailea eta coach digitala da. Trebatzailea izan zen SPRIren (Eusko Jaurlaritza) Barnetegi Teknologikoak programan, 2009tik 2012ra. In(ter)mendeko profesionala da 2013tik, eta hainbat proiektutan lan egiten du: alfabetizazio digitala, lankidetza-lana eta taldeen eta komunitateen dinamizazioa. Lankidetza-proiektuak atsegin ditu, wiki-orriak eta musika korala ditu pasio.

Ekintzaile

Ekintzailea da 2015etik, Wikipedian dagoen genero-aldea murrizten laguntzeko WikiEmakumeok proiektuarekin, Euskal Herriko hainbat herritan hileroko topaketa presentzialak eta birtualak eginez.

2021eko apriletik Wikimedia España (WMES) elkarteko lehendakariordea da, Wikimedia Fundazioaren proiektuetan jakintza librea sortzea sustatzen duena. Elkartearen XI. Batzar Nagusian aho batez hautatu zuten 2021-2024 tarterako zuzendaritza talde berria: Florencia Claes lehendakari,Santiago Navarro Sanz aurreko presidentea aurrerantzean batzarkide, Pedro J. Pachecho diruzain eta María Bolado batzordekide, eta Mentxu Ramilo Araujo lehendakariorde, Ana Porras idazkari eta Ester Bonet batzordekide. Lehen aldiz, elkarteak emakumea du lehendakaritzan, eta emakumeak dira nagusi Zuzendaritza Batzordean.

Argitalpenak

Administrazio eta gobernu elektronikoari, herritarren parte-hartzeari eta Informazioaren eta Ezagutzaren Gizarteari buruzko lanak argitaratu ditu.

  • Genealogía de la autodefensa (feminista) para mujeres en Vitoria-Gasteiz y Álava. Gasteizko Udaleko Ikerketa Feministen II. Lehiaketa (2022).
  • Mapeo de soledades en el medio rural de Álava. Arabako Landa Inguruneko Emakumeen Sarea eta Arabako Foru Aldundia (2020).
  • Participación política de las mujeres en los concejos alaveses. Una aproximación a sus presencias, motivaciones y estrategias. Vitoria-Gasteiz: Emakunde (2018).
  • Ciudadanía y administraciones en red. Madrid: INAP-Netbiblo (2013) Jordi Graells i Costa-rekin.
  • Redes de políticas públicas para la promoción de la Sociedad de la Información y/o del Conocimiento en Catalunya y Euskadi, Vitoria- Gasteiz: Instituto Vasco de Administración Pública (2010).
  • El desarrollo de la Sociedad de la Información en Euskadi: Una aproximación preliminar a las iniciativas para su promoción en el ámbito local. Instituto Vasco de Administración Pública (2001).

Sariak eta aitorpenak

  • 2021. 40 urteko autodefentsa feminista Gasteizen. Haien genealogiaren eta protagonisten hastapenak lanarekin irabazi zuen Gazteizko ikerketa feministaren lehiaketaren 2. edizioa. Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuzuen lehiaketa, EHUrekin elkarlanean.
  • 2019. Buber Saria Emakumeok proiektuari: softwarearen Euskadiko webgune gailenena.
  • 2018. Elkarlan Saria WikiEmakumeok wikiproiektuari, genero-arrakala murrizten wikipedian.
  • 2017. Getxoblogen UR Saria WikiEmakumeok wikiproiektuari, genero-arrakala murrizten wikipedian.
  • 2015. Tejiendo redes de (re)conocimiento, Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduazioan. EHU. Leioan, ekainaren 16an.
  • 2004. Awards for Excellence 2004. Highly Commended Award. Emerald-Literati Club publikazio honengatik: ‘e-Government in Practice: An Analysis of Web site orientation to the citizens in Spanish municipalities’, International Journal of Public Sector Management, 16 liburukia, 3 zk., 2003.
  • 2002. Ohorezko aipamena ‘XVI Concurso de Ensayos y Monografías sobre Reforma del Estado y Modernización de la Administración Pública’ del CLAD,sobre Gobierno Electrónico.
  • 2001. Aipamen berezia VIII. Promoción del Magíster de Gestión Pública del Centro de Gestión de la Universidad Complutense izenekoan
  • 1994. Finalista aipamena INTERMÓN de Investigación Escolar II.sariketan: ‘La Infancia en el mundo: sus derechos’.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. linkedin. .
  2. ««Wikiemakumeok surgió de un cabreo»» andra.eus 2020-01-21 .
  3. «Wikimedia España tiene nueva Junta Directiva, electa en la XI Asamblea General de la asociación | WMES» Wikimedia España 2021-04-12 .
  4. «La Editatona del VI Día de las Escritoras impulsa la presencia de mujeres en Wikipedia | Biblioteca Nacional de España» www.bne.es .
  5. Día de las Escritoras. 2021-10-21 .
  6. Wikipedia:Encuentros/Día de las Escritoras 2016. 2016-11-14 .
  7. (Gaztelaniaz) Generación de conocimiento libre e igualitario con Mentxu Ramilo Araujo – InnovadorasTIC. .
  8. «Mentxu Ramilo Araujo» TEDxVitoriaGasteiz .
  9. «Arabako kontzejuetan emakumeen parte-hartzearen ikerketa aurkeztu du Emakundek» www.emakunde.euskadi.eus 2019-02-12 .
  10. «Mentxu Ramilo - Bing video» www.bing.com .
  11. (Gaztelaniaz) Mujeres, Red de.(2020-12-23). «Mapeo de soledades en el medio rural de Álava» Red mujeres rurales alavesas .
  12. Graells i costa, Jordi.(2013). Ciudadanía y administraciones en red : la administración pública ante la nueva sociedad en red. Netbiblo ISBN 978-84-15562-41-2. PMC 853064917. .
  13. Ramilo Araujo, M. Carmen.(2010). Redes de políticas públicas para la promoción de la sociedad de la información y/o del conocimiento en Cataluña y Euskadi. Instituto Vasco de Administración Pública ISBN 978-84-7777-366-5. PMC 733967299. .
  14. (Gaztelaniaz) «Mentxu Ramilo, Itziar Nanclares de Gamboa y Borja Muñoz ganan el Concurso de investigación feminista» El Correo 2021-10-30 .
  15. (Gaztelaniaz) «Mentxu Ramilo Araujo galardonada por su proyecto para reducir la brecha de género en Wikipedia | WMES» Wikimedia España 2017-11-30 .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Mentxu Ramilo Araujo is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Mentxu Ramilo Araujo
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes