Mattin Lerissa
Quick Facts
Biography
Mattin Lerissa, (Behorlegi, Nafarroa Beherea, 1999) euskal abeslaria da, kantautorea, ohiko kantugintzan eta folk musikaren arloan.
Bizitza
Mattin Lerissa ttipidanik ari da kantuz. Donibane Garaziko Zitadela kolegioan sartu zelarik, koralean hasi zen kantuz Denise Olhagaray musika irakaslearekin. 2012ko ikasturtean, Benito Lertxundiren kantuak landu zituztenean, 12 urte zituen Mattinek, eta bakarlari aritu zen.
Ordukotz orkestra profesional batekin kantatzeko zailtasunik ez zeukan. Gipuzkoako Et Incarnatus orkestrarekin eramandako lana izan zen.
Ondoren, aukera guztiak hartu zituen kantuan aritzeko. Urteroko Jazz'in College musikaldian parte hartu zuen, eta haur kantu txapelketetara ere joan zen. Hala nola, 2013an Nafarroa Behereko haur kantu txapelketan lehen saria lortu zuen Aguxtin Alkhatek idatzi zion «Argia ilunean» abestiarekin. 2015ean ere parte harturik, lehen saria atxiki zuen, Eñaut Etxamendiren «Bidez bide» abestiarekin.
Kolegioan kantatzen hasi zenean, beretako baizik ez zela ziurtatzen zuen, baina denbora aitzinatu arau, kantaldiak eskainiz joan zen gero bidez-bide ibiliz. Euskal Herriko beste artista handiekin aritua da dagoeneko. Hala nola, Kalakan taldearekin, Anje Duhalderekin...
16 urterekin Bidez bide bere lehen diskoa grabatu zuen kantariak, bertan ohizko kantuak grabatu zituen, bai eta sorkuntza bat ere, Aguxtin Alkhatek sortu zion «Argia ilunean».
Bi urte geroago Gazte naiz gazte bigarren diskoa argitaratu zuen, sorkuntzez osatua. Lan horretan, bide lagun ukan ditu hitzak sortzen Daniel Landart, Manex Pagola eta Pantzo Hirigarai.
Diskografia
- Bidez bide (2016)
- Gazte naiz gazte (2018)
Ikus, gainera
- Ipar Euskal Herriko abeslarien zerrenda
Kanpo loturak
- Bidez-bide dabilela, Kazeta.eus.
- Mattin Lerissa: «Daniel Landart, Manex Pagola... dira disko honetako hitzen egileak», Gara.
- [1], Berria.
- Mattin Lerissa, Badok atarian.