peoplepill id: martzelino-soroa
MS
Spain
1 views today
1 views this week
Martzelino Soroa
Basque writer

Martzelino Soroa

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Donostia-San Sebastian, Spain
Place of death
Donostia-San Sebastian, Spain
Age
54 years
The details (from wikipedia)

Biography

Martzelino Soroa Lasa (Donostia, Gipuzkoa, 1848ko apirilaren 27a - ib., 1902ko uztailaren 20a) euskal antzerkigilea, kazetaria eta idazlea izan zen. «Omar-Celin-Oasor», «Plancha Baser», «Tarra» eta «El Suscriptor primitivo» ezizenak erabili izan zituen kazetaritza lanak izenpetzeko.

Bizitza eta lanak

Donostiako Parte Zaharreko Puyuelo kalean (gaurko Fermin Calbeton) jaio zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden, baina ez zuen inoiz abokatu lanik egin. 1878an La Infantil del Gimnasio taldea sortu zuen, eta talde horrekin aritu zen bere antzerki lanak jokatzen. Zirkua egiten ibili zen, eta suzko akrobazia egiten ari zela erredura larriak izan zituen 1871n.

Euskara irakasle izan zen, modu partikularrean bere zerbitzuak egunkarietan eskainiz.

Bigarren Gerra Karlistaren ondorioz Lapurdira ihes egina zela Iriyarena zartzuela idatzi eta estreinatu zuen 1876an, Ziburuko El Trueno elkartean. Jokatzaileen artean, Toribio Altzaga gaztea zegoen. Obra gaztelaniaz idatzita dago, tartean euskarazko esaldi batzuk dituelarik. Halako arrakasta izan zuen, non Soroa euskara hutsean idazten hasi zen. Bere lanetako batzuk honakoak dira:

Itzulpenak

  • Antton Kaiku (1878), frantsesetik itzulia.
  • Euskal Naparren joaera edo emigrazioa; José Colá y Goiti (1988, Itxaropena)

Antzerkia

  • Gabon (1880)
  • Au ostatuba! (1884)
  • Alcate berriya (1884)
  • Beti oquer (1885)
  • Aizeac ecarri eta aizeac eraman (1885)
  • Urrutico inchaurrac (1886)
  • Barrenean arra (1886)
  • Gorgonioren estuasunac (1888)
  • Ezer ez eta festa (1889)
  • Abec istillubac! (1894)
  • Baratzan (1964, Auspoa)
  • Bañan ¿zein naiz ni? Jostirudi-moldaera gizon bakarrentzat. Bi egintzan. (1907, J. Baroja)

Kritika

Martzelino Soroaren lana ederki lotzen zaie arintasun-erraztasunei. Ordainetan, gizarteari moldatzen oso ondo asmatzen du. Horregatik, haren obra oso arrakastatsua izan zen. Soroak Gipuzkoako herrietan barrena egindako ibileren ondorioz, jarraitzaileak bai Donostian, bai lurralde osoan zehar izan zituen: Pepe Artola, Gorostidi, Mokoroa, Illarramendi.

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako idazleen zerrenda
  • Euskal Herriko antzerkia

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Martzelino Soroa is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Martzelino Soroa
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes