peoplepill id: maritxu-urreta
MU
Spain
1 views today
1 views this week
Maritxu Urreta
Euskal ilustratzaile, argazkilari eta itzultzailea

Maritxu Urreta

The basics

Quick Facts

Intro
Euskal ilustratzaile, argazkilari eta itzultzailea
A.K.A.
Arantzazu Urreta Zulaika
Places
Gender
Female
Place of birth
Donostia-San Sebastián, Donostialdea (region), Gipuzkoa, Spain
Place of death
Donostia-San Sebastián, Donostialdea (region), Gipuzkoa, Spain
Age
102 years
Family
The details (from wikipedia)

Biography

Miren Arantzazu Urreta Zulaika (Donostia, Gipuzkoa, 1915eko irailaren 10a – Donostia, Gipuzkoa, 2018ko abuztuaren 13a) Maritxu Urreta izenaz ezaguna, euskal itzultzaile, ilustratzaile eta argazkilaria izan zen.

Bizitza

Maritxu Urreta Zulaikaren benetako izena Miren Arantzazu zen, baina Maritxu izena erabili ohi zuen. Mikel Urreta Etxebeste eta Maria Zulaikaren alaba zaharrena, bere ondoren beste hiru seme alaba jaio ziren, Mikel, Carmen eta Rosario. Amaren anaietako bat, Jose Gonzalo, Aita Donostia kaputxinoa izan zen.

Oso txikitatik jakin-min handia izan zuen. Donostiako San Bartolome ikastetxean egin zituen ikasketak eta ondoren frantsesa eta ingelesa ikasten ibili zen Madrilgo Escuela Central de Idiomas izenekoan. 1935ean Londresera joan zen ingelesa ikastera. Gerra Zibila hasi zenean Urreta Zulaika familia osoak Donostiatik alde egin behar izan zuen eta 1940 arte Azkainen egon ziren.

Donostiara itzuli zirenean, Maritxuren kezketako bat euskara sakontzea zen eta Maria Dolores Agirrerekin euskara lantzeko aukera izan zuen. Ondoren, bien artean Jose Luis Muñoyerroren bi antzezlan euskaratu zituzten Lartaun eguzki-semea (1960) eta Ilargian ere euskeraz (1967).

Marrazkilaria ere izan zen, gerra aurreko urteetan Txiki Zabalo ilustratzailearen ikasle izan zen. Resurrección María Azkueren Euskalerriaren Yakintza bildumako bigarren liburukian, Ipuin ta irakurgaiak (1942), Urretaren bi ilustrazio agertzen dira, Laminen azkena eta Meza misteriozkoa.

Bestalde, aipatutako Jose Luis Muñayorren bi liburu ere ilustratu zituen: Pasos sobre el fuego (1965) eta Agirrerekin euskaratu zuen Ilargian ere euskeraz (1967).

Argazkigintza eta mendia izan ziren Maritxuren zaletasun handiak. 7.000 argazkiko bilduma osatu zuen eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko (1948) kide beteranoetakoa izan zen. 1976ean Elkarteko buletinaren editorialak euskaratzeari ekin zion. Mendizaletasunak bultzatuta, Club Vasco de Camping Elkartearen (1950) sortzailetako bat izan zen.

EIZIEko kide izan zen eta 1996an ohorezko bazkide izendatu zuten. eta Itzulpen Antologia 2 libururako Alice Duer Miller (1874-1942) idazlearen The White Cliffs poema euskeratu zuen Itsas-malda zuriak izenburuarekin.

2018ko abuztuaren 13an hil zen, Donostiako bere etxean, 102 urterekin.

Erreferentziak

  1. 102 urterekin zendu da Maritxu Urreta itzultzaile eta ilustratzailea El Diario Vasco, 2018-08-13, 2018-08-14an ikusia
  2. Mirentxu Urreta: Laminen azkena. Resurrección María de Azkue: Euskalerriaren Yakintza 2, 218. orld.
  3. Mirentxu Urreta: Meza misteriozkoa. Resurrección María de Azkue: Euskalerriaren Yakintza 2, 247. orld.
  4. Errimaia 74 zk. 2011, 6. orld.
  5. Juan Mari Lekuona: Itzultzaile emerituak. Itzulpen antologia 2, 11-14 orld.
  6. Maritxu Urreta: Itsas malda zuriak. Itzulpen antologia 2, 91-153 orld.
  7. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Ertz askoko emakume ezohikoa» Berria ..
  8. Azkune, Onintza Irureta.(2018-09-02). «Irakastea baino ikastea nahiago zuen bizizalea» Argia ..

Bibliografia

  • Nerea Azurmendi: Maritxu Urreta, 1915''. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, 2005. Bidegileak bilduma
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Menu Maritxu Urreta

Basics

Introduction

Bizitza

Erreferentziak

Bibliografia

Lists

Also Viewed

Lists
Maritxu Urreta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Maritxu Urreta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes